|
MATTIN ETA IPUINETAKO HARTZA
Aspaldi- aspaldian herri batetako agintariek
bidean aurkitzen zituzten liburu , idazki , komiki , … guztiak errekisatu eta erretzea erabaki zuten .
Arrazoia oso sinplea zen, herritarrak beraien esanak eta aginduak bete ordez irakurri eta irakurri aritzen zirela ohartu ziren.
Herri hartako plaza nagusiko etxeetako batean
Mattin bizi zen. Mattin irakurle amorratua zen, baina ez hori bakarrik, irakurtzen zituen ipuinak gero herriko haurrei kontatzen zizkien. Agintariak oso haserre zeuden berarekin eta liburuen errausketa bere etxetik hastea pentsatu zuten. Mattinek bazekien bere bila joango zirela eta liburu batzuk ezkutatzen saiatu zen. Batzuk teila azpietan, beste batzuk sotoko egur azpian,...
Agintarien zaldunak iritsi baino minutu batzuk lehenago hartz txiki beltz batek esan zion Mattini:
Pss! Mattin, Mattin, atera nazak hemendik, aditu al didak Mattin!
Mattinek harrituta begiratzen zuen ezker-eskuin ahotsa nondik zetorren. Baina berriro entzun zuen ahotsa:
Mattiiiin! Ateratzeko hemendik esan ez diat ba! Ateratzeko!!!
Ahotsa nondik zetorren jakiteko liburuak mugitzen hasi zen. Bat-batean salto batez ipuinetako hartz hura bere aurrean agertu zen eta gero ezkutatu egin zen.
Handik gutxira etorri ziren agintariaren zaldunak.
Zaldunak iritsi eta ipuin idazki, komiki, liburu,... guztiak eraman zituzten bai teila azpiko, bai soto egur azpiko liburu, komiki, ... guztiak eraman zituzten baina ez Mattin eta hartzatxoa. Hauek gogor egin zien baina zaldunek ez zuten gupidarik, eta horrela jarraituz gero beraiek ere liburu artean erreko zituztela mehatxatu zituzten.
Handik aurrerako egun guztiak tristeak izan ziren herri hartan, jendea aspertuta kalean eseri besterik ez zuen egiten. Ez ziren umeen barreak, jolasak,... entzuten.
Agintariak pozik zeuden herri lasaia bihurtu zelako eta herritarrek arazoak sortzen ez zituztelako. Hori ikusiaz, Mattinek eta ipuineko hartzak zerbait egin behar zutela pentsatu zuten. Orduan pentsatu eta pentsatu Mattini zera bururatu zitzaion:
Begira hartzatxo, zu ipuinetako hartza zara ni ordea irakurle amorratua, zera egingo dugu, zuk dakizkizun ipuinak eta nik irakurritakoak ezkutuan berridatzi eta herritarren artean banatuko ditugu irakur ditzaten, baina hori bai kontu handiarekin, bestela, gu atxilotuko gaituzte. Zer iruditzen zaizu?
Oso ideia ona, has gaitezen lehenbailehen!!
Esan bezala liburuak idatzi eta idatzi aritu ziren.
Herria berriz ere lehengoa zen. Agintariek zer gertatu ote zen galdetzen zuten, baina inoiz ez zuten ekintzaren berri izan, Mattinek liburu bana eman arte. Hartzak bere lana egina ikusi zuenean berridatzitako ipuin horietako batetara itzuli zen.
Mattin ordea idazle ospetsu bihurtu zen.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan, eta atera dadila liburuen plazan.
MATTIN ETA IPUINETAKO HARTZA
|