![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
KAIXO PERU
|
|
BIXI
IPUINA D KATEGORIA 9116 KARAKTERE |
Zatoz azkar, Ines!
Martitz planetatik jaitsi ezinik? -irakaslearen ahots zorrotzak baztertu nau nire gogoetetatik, beti bezala...-Ines, arretarik jartzen ez baduzu akabo!
Arretarik jarri nahi ez badut ez dut jarriko, amona popa zabal batek agindu didalako!
Primeran! Zuk nahi izan duzu! Ohar bat idatziko dizut etxera eramateko eta 17:30ak arte geldituko zara egunero, hilabete oso batez!
Non egon zara, Peru? -itaundu nion lau urteko ume baten xalotasunaz.
Hemen egon naiz.- Zurbil-zurbil zegoela erreparatu nuen eta esan egin nion.
Etxetik ateratzen ez naizelako da hori! -erantzun zidan. Bera banintz eguzkitan jarriko nintzatekeela esan nion.
Baina...baina! Hilda zeundela uste genuen!
Bai, orain denek diote hori...
Etorri! Aita eta amari esango diegu! -ni irri-kaz nengoen gurasoei berri ona emateko. Hutsegite bat izan zela Peruren heriotza, han egon zela denbora osoan zehar, baina anaiak geldiarazi ninduen:
Ez dizute sinetsiko.
Peru! -hasi nintzaion deika,-Peru! Non zaude?
Baina...aita! Lehen hemen zegoen! Sola-sean aritu gara!
Gaur zigortu egin nau irakasleak.
Gozoak jarriko ziren aita eta ama! -ihardetsi du Peruk aurpegi bihurri batez. Ez da batere aldatu. Hamaika urte zeuzkanean bezala ja-rraitzen du. Begi berde alaiak, kopeta estaltzen dion ile horaila, orezta barregarri batzuk su-dur eta masaila inguruan. Baxua eta argala da, buru oso bat ateratzen diot! Zazpi urte zaha-rragoa dela pentsatzea ere! -nire egoera balitz, ez litzaidake batere gustatuko.
Ez didate ezer esan.
Ez dizutela ezer esan? Errietarik ere ez?
Ez, ezertxo ere ez, betiko gisan.
Eta zer moduzko eguna izan duzu gaur, arrebatxo?
Ez nazazu arrebatxo deitu! Badakizu amo-rru izugarria ematen didala!
Ongi da, arrebatxo.-barrez lehertzen di-hardu baina nik ez diot jaramonik egin.
Nagore horrek nazka ematen dit!
Nagore harroputza?
Horixe bera! -erantzun diot. Munduko onena dela uste du, eta besteok zanpatzeko eskubidea duela!
Horrelako pertsona anitz dago munduan! Zu bada ez bada ez zaitez berarekin sartu...-aholkatu dit berak.
Gaur muturreko bat eman diot...
Benetan?
Ospitalean gaude.Aita.
Onik al dago ama? -galdetu diot ikusi be-zain laster.
Lasai egon zaitezke, zainketa berezietan dago, baina ondo jarriko da laster.
Zer egin du oraingoan?
Zera...zainak moztu nahi izan ditu...
Arratsaldeon, Ines.
Aupa!
Zer moduz ama?
Tira...askoz hobeto dago. Eskerrik asko.-ezeroso sentitzen naiz amari buruz galdetzen didatenean.
Hitz egin al duzu Perurekin azkenaldian?
Egunero.
Zer esan dizu?
Berak niri ezer gutxi. Nik kontatzen dizkiot gauzak.-eta bat-batean, dena esaten hasi natzaio. Zeinen gaizki sentitzen naizen, ze gutxi maite nauten gurasoek eta Perurekin berba egiteak laguntzen didana. Irribarre bat marraztu zaio ezpainetan. Gustura utzi du nire erantzunak.
Ines, aitak eta amak izugarri maite zaituzte eta oso kezkaturik daude.
Bai zera!
Gaurkoz nahikoa izan da. Dei bat egin be-har dut.
Peru! Non zaude?-bere bila aritu naiz baina ez dut inon aurkitu. Irribarre egin dut, orain dena ulertu dudalako.-Agur, Peru.