|
KATUAK GOSE DAUDENEAN...
|
IRATXO
IPUINA D. TALDEA
13.656 KARAKTERE
|
Benetan ez daki munduko pertsona jakintsuenak ere, zer den kale txiki eta ilun batean bizitzea. Benetan, esaten dut. Baina nik badakit, noski badakitela, kale TXIKI eta ILUN batean bizitzea zer den, atsekabez. Ni hor bizi nintzelako, Katu Beltzaren kalean, hamasei urte bitarte. Izenak ere hotzikara ematen zidan, zeren nori bururatzen zaio kale beldurgarri bati izen beldurgarri bat jartzea? Zertarako, han gaizki jarriak dauden etxebizitza zahar eta ilunen jabeak diren inmobiliariakoak dirurik gabe geratzeko?
Ez da, ustez, oso ideia ona, ezta?
Baina, harritzekoa bada ere, kale txiki eta ilunetan gertatzen dira gauza zirraragarriak.
Honela gertatu zitzaidan niri, ba:
Hamabost urte nituen, eta ikastolatik bueltan nentorren. Beldurrak alde batera utzita, jadanik ohitua bainengoen hango bakardadean, Katu Beltzaren kalean sartu nintzen. Kalea zeharkatzen ari nintzela, nire pentsamenduetan murgildurik, motor bat ziztu bizian pasatu zen nire albotik, eta soinu bortitza atereaz, kalean zegoen edukiontziaren kontra jo zuen, burrunbadaka. Horren eszena ikaragarria ikusteak nire gorputzeko odola izoztu egin zuen, baina, bihotza ahotik aterako zitzaidala sentitu arren, nire hankek uzten zidaten adina korritu nuen harantz.
Kolpatuak hain zeraman abiadura handia, edukiontziarekin kolpatu eta haren gainetik irten zela hegan, hiru metrotara berriz ere lurrera eroriz. Lurrean zegoen etzanda, buruz gora, eta kaskoa zeraman, baina lepoan sekulako orbana zuen, odol jario izugarria zuelarik. Ahoa irekia zuen, oihukatzen ariko balitz bezala, baina ez zitzaion ahotsik ateratzen. Besotik heldu eta astintzen hasi zitzaidan, urduri.
Lasaitu zaitez, mesedez- esan nion, besoa kenduz- Nik lagunduko dizut.
Zer egin ez nekiela, motxilan neramatzan lauzpabost konpresa jarri nizkion orbanean, eta nire txaketarekin bere lepoa inguratu nuen, fuerteki. Horrela, odol jarioa gutxitzen joan zen, eta tantaka erortzen hasi zen, nire txaketa zikinduz. Ahal nuen azkarren, konpresek odola xurgatzeko denbora gutxi behar zutenez, ondoko kalerantz atera eta kabinatik anbulantziari deitzera joan nintzen. Kabinan sartzera nindoanean, gizon bizardun bat etorri zitzaidan.
Aizu, mesedez, esango al zenidake zergatik zauden odolez zikinduta? - galdetu zidan zeharo harrituta.
Horko kalean, gazte batek edukiontzi baten kontra jo eta sekulako orbana dauka lepoan!
Gizonak begiak ireki zituen, bi plater handiren antzera.
Oraintxe noa berarengana, zuk dei iezaiozu anbulantziari - eta korrika joan zen, katu beltzaren kale ertzean aparkatua zuen autoa giltzaperatuz.
Anbulantziari deitu nion eta gero, kalera itzultzen nintzen bitartean, pentsatzen jarri nintzen: "Hau ez da izan istripua, ez noski. Zergatik, bestela, zegoen edukiontzia errepidearen erdian justu jarrita? Eta zergatik ba, paperentzako edukiontzia izanik, zegoen kristalezko botila bat edukiontziaren gainean jarrita?".
Kolpatuarengana itzuli nintzen, eta niregana etorritako gizonak, presaka mugituz, behatza gaztearen lepoko orbanean jarri zuen, nire konpresak eta jaka lurrera botaz. Gorputz etzanaren ondoan, odol putzu bat zegoen, jadanik lehortzen hasia. Azkenean, etorri zen anbulantzia eta gaztea ohatila batean kostata etzan ondoren, ibilgailuan sartu zuten, ni eta gizon hura atzetik sartuz.
Barkatu; nola duzu izena? - galdetu nion lagundu ninduen gizonari.
Andres. Andres Montoia - esan zuen azkenean.
Ospitalera iritsi ginen, azkenik, eta erizainek gaztea UVIra eramaten zuten bitartean, Andres eta ni itxarongelako plastikozko aulkietan eseri ginen. Nik hasperen egin nuen, aurreko hogei minutuetan izuak jota bainengoen. Orain behintzat eserlekua nuela kontsolatu nintzen.
Itxarongela ez zegoen jendez gainezka: emakume edadetu bat zegoen gure parean, aldizkari bat irakurtzen; gizon gazte bat, bere gorbata eta guzti, egongelako toki guztietara begiratzen ari zen, urduri zegoela begi-bistan jarriz; eta azkenik, emakume gazte batek ume autista bat besotik heltzen zuen; minuturo lasaitzeko eskatuz, bigarren hau aulkian ez baitzen geldirik egoteko gai.
Andres eta ni gure hizketaldian murgildurik geundela, erizain bat (edadetua, ematen zuenez) sartu eta esan zuen:
Zeinen kargu dago Julen Etxeberria?
Zein da Julen Berria?- galdetu zuen aldizkaria irakurtzen ari zen emakumeak.
Berria ez, Etxeberria. UVIn ingresaturik dagoen hamasei urteko gaztea, motor-istripu baten ondorioz. - segitu zuen erizainak.
Nirea da - esan nuen nik, eskua altxatuz.
Andresek ere eskua altxa eta nik esandako berdina esan zuen.
Ba, barka iezaguzue, baina notizia txar bat eman behar dizuet: gaztea odol ugari gaitzen ari da, eta oso kondizio txarretan gaude: odol erreserbak bukatu zaizkigu eta haren odola 0 (Rh) - da.
Andresek harridura aurpegia jarri zuen, berriz ere begiak plateren antzera jarriz.
Arrano-pola! Ni odol talde berekoa naiz eta!
Eta odola emateko prest al zaude?- galdetu zuen erizainak - horretara bultzatuko zintuzket, baina argi dago odol asko dela!
Zenbat da? asko? - galdetu nuen nik.
Ea ba... litro baten hiru laurden gutxi gora-behera, esango nuke nik - erantzun zuen emakumeak.
Buf... hori asko da - esan zuen Andresek, duda-mudatan-. Ez dakit ba...
Baina Andres: zu gaizki al zaude burutik?! -esan nion nik, garrasika- Gure laguntzarekin ekarri dute hona, beraz, ez dugu hiltzen utzi behar, ez dugu amore eman behar! Bestela, jar zaitez bere barnean, Andres: hil egingo da!
Ondo da - hasperen egin zuen azkenean Andresek, bere jaka kenduz eta alkandorako mahukak gorantz jasoz.
Oraintxe egingo dizugu analisia, ezin baita beti hitzez fidatu. - eta erizaina Andresekin batera sartu zen gela batera.
Nik analisirik egiteko denborarik ez zegoela esan behar nuen, baina ez nuen denborarik izan, beraz, berriz urduri, aulkian eseri nintzen. Arratsaldeko seiak eta laurden ziren jadanik, eta gurasoak kezkaturik egongo zirela pentsatu nuen, baina ez nion garrantzi handirik eman. Hamar minutu beranduago Andres gela hartatik irten zen, aurpegia zurbi-zurbil, begiak ixteko zorian eta burumakur zegoelarik.
Zer duzu, Andres? - galdetu nion nik.
Buf, zenbat kostatzen den odol transfusio bat egitea! - esan zuen, plastikozko aulkian edozein modutan utzia zuen jaka urdina hartuz - neka-neka utzi nau.
"Beno, behintzat urdaiazpiko bokadilo hau eman didate - eta barre txiki bat bota zuen zilarrezko paperean tolesturik zegoen ogitarteko bat erakusten ari zen bitartean.
Bat-batean, ordulariari begiratuz esan zuen:
Ai ama! Lasterka joan egin behar dut, barka iezadazu, Lide - eta egongela hartako irteerako aterantz joan zen.
Itxoin, Andres, ez duzu jakin nahi nola gelditu den...?
Baina moztu egin zidan:
Presa daukat! - eta itxarongelatik atera zen.
Joan egin zen, eta bakarrik utzi ninduen, berriz ere. Beno, itxarongelako jendearekin nengoen, baina bakarrik nengoela esan zitekeen. Hamabost urteko neska bakarti bat, hilzorian zegoen ezezagun baten kargu. Erabat galdurik sentitzen nintzen.
Bi minutura, erizaina, lehengo berbera, sartu egin zen.
Andres jauna non dago? - galdetu zuen pixka bat estu.
Oraintxe joan egin da.
Erizainak harridura aurpegia jarri zuen, eta gero, haserre balego bezala:
Etor zaitez zu, mesedez! - esan zidan erizainak, eta berari jarraitu nion.
Egongela hartako pertsonen entzumena iristen ez zen tokian, erizainak gelditu eta hau esan zidan:
Andres hura oso trebea da trikimailuetan. Odol analisia egin diogu eta 0 (Rh) - atera zaigu, baina bera ez da talde horretakoa, seguru gaude. Ez dago beste arrazoirik Julen Etxeberria hil delako zergatia azaltzeko.
Hil egin al da? - galdetu nuen nik larrituta.
Zoritxarrez, bai. Odol transfusioa egin ondoren konturatu gara sartutako odolak Rh partikulak zituela; Andresenak, hain zuzen ere, eta horregatik hil da. A! Zure anaia al zen? - galdetu zidan erizainak, nire disgustu aurpegia ikusita.
Ez, ez. Nik ez dut ezagutzen, baina ni izan naiz bere istripuaren testigu bakarra.
Baina, Andresek hil al du? - galdetu nuen oso kezkaturik.
Hori da gure esplikazio bakarra, eta zientifikoa, noski.
Baina, nolatan? Analisia egin diozue!
Bai, eta 0 (Rh) - atera zaigu, baina, ez dakit nola egin duen odola aldatzeko. Baina, esan dizut, hori bakarrik esplikazio zientifikoa da. Teorikorik ez dugu...
Pentsatzen jarri nintzen "Edukiontzia errepidearen erdian jarrita eta kristalezko botila bat gainean jarrita... gizon bat, bat-batean, han aparkaturik dagoen auto batetik ateratzen da, eta, normalean kotxerik ez da aparkatzen kale malapartatu horretan... kaka zaharra! Eta ni beretaz fidatu naiz..." urduri banengoen lehen, orain askoz urduriago nengoen; hankak dardarka jarri zitzaizkidan eta ahotik hitzak ateratzen ez zitzaizkidala konturatu nintzen. Azkenean, zera esan nuen:
Kalera noa. Andres Montoia aurkitzen saiatuko naiz. Aurkitzen dudanean zuri deituko dizut, eta zuk poliziari deituko diozu zehazki non aurkitzen den esanez, ados?
Ados - esan zuen erizainak, listua irentsiz - nire telefonoa 666005966 da. - eta bere telefono mugikorra erakutsi zidan.
Erizain hark erakutsi zidan ospitaletik hartatik ateratzen (edifizio hura labirinto bat baitzen) eta ni korrika batean atera nintzen handik. Kale zabalean sartu nintzen, eta han helatuak saltzen hari zen gizonari galdetu nion:
Barkatu, ikusi al duzu jaka urdina eta galtza beltzak dituen gizon bat hemendik pasatzen?
Jaka urdina? - galdetu zuen saltzaileak - ez, ez dut ikusi.
Eta bizar pixka bat duena aurpegian? - galdetu nuen nik, arropaz aldatuko zeia pentsatuz.
Bizardun bat bai. Bizar belzduna?
Bai! Nondik joan da?
Hemendik pasatu da, eta hango bidegurutzean ezkerrera joan da - erantzun zidan.
Mila-mila esker! - eta berak esan zidan tokitik joan nintzen.
Kale hartan nengoela; hiruzpalau pertsonei galdetu nien berdina, baina ez nuen fundamentuzko erantzunik jaso. Azkenean, izerdia bizkarrean nuela. emakume behartsu bati galdetzerakoan, nire parean zegoen operan sartzen ikusi zuela esan zidan. Nik "eskerrik asko" esan eta bi euroko txanpona eman nionean, zeharo nekatuta egon arren, korrika bizian iritsi nintzen operara.
Saioen ordutegian begiratu nuen, eta ordu hartan (zazpiak laurden gutxi) hiru saio zeudela ikusi nuen, bat sei t'erdietan hasia, beste bat seiak eta hogeietan eta azkena zazpiak hogei gutxitan. Azkenekoa izango zela egokiena pentsatu nuen, eta operako pasabideak zeharkatuz, 7. aretora iritsi nintzen. Guardia bat zegoen atean; saioa hasi zenaren seinale. Guardiarengana hurbildu eta komuna ataskatuta zegoela esan nion: eta ea ikustera joan zitekeen. Guardiak, esplikaziorik eskatu gabe, komunerantz joan eta ni bakarrik utzi ninduen. Orduan aprobetxatu nuen aretoko ate zabal eta gortinadunak irekitzeko. Barrura sartu nintzen, eta areto erraldoi eta zirkular batean aurkitu nintzen. Azkeneko ilaran nengoen, eta milaka pertsona zeuden han, eta milaka aulki ilara zeuden eszenarioraino. Baina, hala eta guztiz ere, ikusi nuen Andres. Ikusi nuen, nahiz hamar mila pertsona egon han. Aurpegi hura, zimur horrekin masailean, bizar beltzarekin, eta begi marroi horiekin... begi maltzur horiekin, ez zitzaidan inoiz, sekula santan ahaztuko. Bigarren ilaran zegoen, eta alboz ikusi nuen.
Operako saio guztian geratu nintzen, ezkutuan, komunetik oso haserre atera zen guardiak ez ikusteko ahaleginetan. Baina ez nuen Pavarotti-ren obra miresgarri hura ikusi, ez. Andres bijilatzen egon nintzen denbora guztian. Saioa bukatu zenean, ezkutalekutik atera eta momentu batean Andresi begiratzeari utzi nion, nire jaka odoleztatua gerrian jartzeko, eta gero berriz burua bera zegoen tokira biratzean, nire bihotzak taupatzeari utzi zion: Andres niri begira zegoen, nahiz hogeita hamar metrotara egon, nahiz hamar mila pertsona egon han. Eta, nahiz eta bazekiela zirudien ni berari segitzen ari nintzaiola, ez zegoen urduri, ez. Irribarrez zegoen, irribarre maltzur eta zikoitz bat eginez. Irribarre hark laino beltzez bete zidan burua, milaka eta milaka pentsamendu ekarraraziz, ziztu bizian. Baina irribarre hark ekarri zizkidan pentsamenduetatik batek, espezialki, argitu zuen lainoa: "Nire semea hil dut". Bai, zeren, gazte kolpatuak eta berak antza handia zutela konturatu nintzen: bat-batean. Andres Montoia eta Julen Etxeberria aita eta semea ziren.
Segituan, Andres aretoko irteerara hurbiltzen hasi zen, jendez gainezka zegoela. Ni azkeneko ilaran nengoela, han bertan ez nuela harrapatuko banekien, baina beherantz korritzen hasi nintzen, berarengana. Azkenean, atetik ateratzeko jende ilaran nengoela, begi-bistatik galdu nuen, baina igogailurantz zihoala ikusi nuen, eta hau itxi egiten zela. Ilara saihestea lortu nuen, eta aretotik atera nintzen. Igogailurantz joan nintzen eta hobeto pentsatzeko lurrera begiratuz, igogailuko guardiari 0 pisura eramateko esan nion. Oraindik lurrera begiratuz zera galdetu nion:
Ikusi al duzu bizar belzdun gizon bat? Nahiko baxua da.
Baxua eta bizar beltza? - esan zidan igogailuko guardiak - bai, neska. Igogailu hau
hartu du eta goiko solairura joan da: beste areto batera sartzen ikusi dut nik.
Mila esker- esan eta 0 solairuan igogailutik atera nintzen.
Beheko solairuan sarreren leihatilak zeuden, jendez beterik. Leihatila batetara hurbildu
nintzen eta hango emakumeari galdetu nion:
-Barkaidazu, esango al zenidake zein toki dagoen ezkutatzeko azkeneko solairuan?
Zertarako jakin nahi duzu? - galdetu zidan berak, harriduraz.
Mesedez, esaidazu.- eskatu nion.
Ez dizut esango ez badidazu zergatia azaltzen - segitu zuen berak.
Nik, hatzaparrekin galtzak eutsi nituen, amorruz.
Igogailuko gizonak esan dit... - hasi nintzen.
Igogailuko gizonak? Hemen ez dago eta igogailuko gizonik!- esan zidan berak, are harrituago.
"Kaka zaharra!" esan nuen nire baitan. "Nola izan naiteke horren inuzentea?" pentsatu nuen, egia esan, berriz sartu baitzidan ziria Andres ziztrin horrek. Nire pentsamenduetan horren murgildurik nengoenez, ezin izan nion aurpegira begiratu ere egin igogailuan nengoela. Baina plan bat bururatu zitzaidan: leihatila barruan sartu nintzen eta azkeneko solairuari buruz galdetu nion emakumeari arropaz aldatzeko eskatu nion. Berak, hasieran, ezetz esan zuen, baina ni amorru bizian jarri nintzaion, behingoz bere bizitzan hamabost urteko gazte zentzugabe bati kasu egiteko eskatuz. Azkenean baietz esan zuen, eta nik bere arropa jantzi eta berak nire arropa jantzi zuen.
Handik atera nintzen, ilean operako kamerinoetatik lapurtutako ileorde hori luze bat jantziz eta lehen hartutako igogailuan sartu nintzen. Hantxe zegoen Andres Montoia, igogailuko guardiaz mozorroturik.
Gabon jauna - esan nion -, barkaidazu, berria naiz, eta ez dakit non dagoen aktuazio nagusien aretoa, esango al zenidake?
Ondo da: hirugarren solairua - esan zuen berak.
"Eskerrak ondo ezagutzen dudan opera hau" pentsatu nuen. Igogailuak bere lana egiten zuen bitartean, nik nire lanarekin segitu nuen.
Aizu, zu berria zara hemen, ezta?- galdetu nuen.
Ez, lau urte daramatzat. Zergatik? - berak.
Ba, ez dakit, atzo ez zinen hemen eta hirugarren solairura iritsi eta ateak ireki zirenean esan nuen - eta ez dituzu oraindik solairu guztien izenak ikasi, hau ez baita aktuazio nagusien aretoko solairua.
Andresek, harriturik, nire atzean zegoen polizia multzoari begiratu zion. Nik, lehenago, ospitaleko erizainari deitu nion berak poliziei deitzeko eta hantxe zegoen, bere mantal zuriarekin, polizien atzean.
Begia kliskatu zidan berak, nik ileordea kendu eta Andresengana bueltatzen nintzenean.
Andres Montoia esan zenidan deitzen zinela. ezta? Ba nik uste dut Andres Etxeberria zarela. - galdetu nion, burlati.
Etxeberria jauna, atxiloturik zaude, gaur 17:15etan zure semea hiltzen saiatzeagatik, eta gero gainera, lortu duzulako.
Andresek ez zuen txintik ere esan, eta besoak gorantz zituela, poliziei eskaini zien bere burua.
Oraindik ere kartzelan jarraitzen duela badakit, ni askotan joaten bainatzaio hitz egitera. Oso harreman arraroa da gurea, izan ere, ez da oso normala katu beltza eta arratoi iheslaria ondo eramatea, ezta?
Zeren,... ARRATOIAK JATEN DITUZTE
AMAIA
|
| |
 |
 |
|