IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2005 - 16. edizioa: saritutako lanak »  Olerkia »  Amaia Pajares

Amaia Pajares

IZARRA



Izarra jaitsi da
zerutik itsasora
arrainekin jolastera.
Zinpli zanpla,
zanpla plast!

Arrain bat gaixotu da
zikinkeriak jaten.
Izarrak lagundu dio
aitarengana joaten.

Izarra berriro
jolasean aritu da.
Zinpli zanpla,
zanpla plast!

Oso gustura
harrapaketan eta
dantzetan ari da
berriro jolasean.
Zinpli zanpla,
zanpla plast

Izarra orduan
joan da zerura
bere amarekin afaltzera.
Zinpli zanpla,
zanpla plast!

Beste egunean,
jolasean hasi aurretik
gainerako izarrek zerutik
distirak bota dizkiete.

Arrainak izarrengatik
kexatu dira.
holakorik ezin jasanez
uretan sartu dira.
Zinpli zanpla,
zanpla plast!

Gure izarra goibeldurik
badoa berriro zerura.
Zinpli zanpla,
zanpla plast


OLERKIA
C KATEGORIA