|
ZUREGATIK
Behar
badituzu nire bi ilargiak
begiratuko zaitut.
Behar
badituzu
nire ezpain gozoak
musukatuko zaitut.
Behar
badituzu nire beso isilak
besarkatuko zaitut.
Behar
banauzu, ni
zurekin egongo naiz.
Eta
zurekin egoteagatik
errukirik gabe
akatzen banaute,
eta
zu musukatzeagatik
indarrez
ezpainak mozten badizkidate,
eta
zu besarkatzeagatik
min handiz
besoa puskatzen badidate,
eta
begiratzeagatik
ezer pentsatu gabe
itsutzen banaute...
Hori guztia
egiten badidate?
Egitea daukate!
baina,
gaua
argia bihurtu arren,
eguzkia
iluna izan arren,
denbora
geldiarazi arren,
ez zaitut
zoro baten moduan
bihotzez
maitatzeari
utziko.
|
OLERKIA
D KATEGORIA
|
|