Gaia: Ikastola batean daukazu azterketa bat eta kate bat
ateratzen duzu. Ez dakizu nola esan zure gurasoei.
Doinua: Furra furra
Gaurkoan azterketan
Zer nolako nota
Aitak ez ikusteko
Zakarretan bota
|
Zakarrontzira ia
Botatzeko nengon
Andereñoa agertu
Ta esan dit itxaron
|
Ni flipauta gelditu
Hori esandakon
Asko beldurtu naiz ni
Zigor bat zelakon
|
Oso nota baxua
Atera dedala
Hurrengorako ikasten
Hasi berehala
|
Gero arratsaldean
Guztiak serio
Aitzaki merke batek
Ez baitit balio
|
Etxera iritsita
Nere aita dago
Esan dit ni naizela
Oso oso bago
|
Gero ama heldu da
Benetan haserre
Hain urduri jarri da
Beldirtu naiz ni ere
|
Biak elkartu dira
Bronka botatzeko
Eta esan didate
Espabilatzeko
|
B mailan (8-10 urte) saritutako bertsoa
|