IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2004 - 15. edizioa: saritutako lanak »  Bertsoa »  Ane Labaka

Ane Labaka

IRAQ





1.
Iraqeko bizitza
gogorra da gero
telebistetan berri
txarrak egunero
Bush ta bere armada
daude oso ero
tiro egiten dute
ikutu ezkero
errax irabazterik
ez behintzat espero.
2.
Lau gazte begira
kale bazterretik
alde egin bait dute
beraien etxetik
umea negarrez da
begi bietatik
aita joan bait zaio
beraren ondotik
bizia emango nuke
nik berarengatik.


3.
Jendearen giroa
usteltzen da ari
zauritu eta hildako
kalean ugari
senarra hilko zaio
hango andreari
berak ezin dio ba
eutsi negarrari
odolezko itsasoa
Iraqek dirudi.
4.
Tanke zatarrak dabiltz
herrian barrena
haurrak mina zapaldu
geratu da errena
aitona izan liteke
agian hurrena
gaurko hildakoa da
ehunmilagarrena
hau da hau panorama
iraqiarrena.


C mailan (10-12 urte) saritutako bertsoa