ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Kepa Matxain

KALEKUME BATENAK



1.
Gorotz Bustamante naiz
Pio Doce-koa
lehen pisukoa
betidanik Donostin
bizitutakoa
nahiz ta lagunek deitzen
didaten tontoa
ni naiz Einstein delako
horren parekoa
bihar medira noa
ez al da nahikoa?
2.
Lehen aldiz joango naiz
Ernio aldera
Jonekin batera
ni urduri jarri naiz
aldiz, lasai bera.
Abiatu aurretik
esan diot zera:
«honi hartzen zihoat
zailaren tankera,
Urgullekiko altu
geratzen ote da?»


3.
Goraino iristea
daukat helburua
ez da segurua
lausoa ikusten dut
nire ingurua
non dago lurra eta
non dago zerua?
Orain zorabiatu
etzait ba burua!
Ez naiz ongi sentitzen
ekarri purua.
4.
Berrehun metro egin
ta nago erreta
egarriz beteta
Keler hemezortzi dut
motxilan gordeta
nonbait ez dut eduki
nahikoa arreta
segituan hasi naiz
lurrari kolpeka
hanka lokatz artean
trabatu zait eta.


5.
Gaurko eguna daukat
nahikoa ustela
ezin da horrela
garbi ikusi baita
torpea naizela.
Ai, igo ahalko banintz
laguna bezela
mendira etorri nahi
ni naiz ni txepela
«txabola hori al da
hemengo hotela?»
6.
Azkenean puntara
iritsi naiz, tira
hau da ikusmira!
pixka bat egongo naiz
hemendik begira
baina joan behar dut
orain Donostira
aibala ia zortziak
eta hogei dira,
ni ez naiz etorriko
gehiago mendira.


D mailan (12-14 urte) saritutako bertsoa