Iturrian 2004ko otsailaren 17an
Kaixo andereño:
Eskutitz honen bidez esan nahi dizut argi eta garbi zer arraio gertatzen den zure ikasleekin. Ez naute errespetatzen. Nazkatuta nago ume bihurri horiekin. Benetan,
nazka-nazka eginda nago.
Kexak azalduko dizkizut:
Lehenengoa: ura edan eta gero kanila irekita uzten dute eta ostiral arratsaldetan ere bai, orduan asteburu osoa irekita gelditzen naiz.
Bigarrena: atari garaitik etortzerakoan, badakit baloia nire azpian uzten dutela, baina beste puntatik nire azpiko kaxan sartu nahian ibiltzen dira eta kolpe ikaragarriak hartzen ditut.
Hirugarren: ez nauzue garbitzen, ez dakit zer arazo duen nirekin garbitzaileak, baina ez nau zaintzen!
Laugarren: nik besoan dudan toaila lurrera botatzen dute eta sorbaldan dudan xaboia alferrik gastatzen dute.
Bosgarrena: batzuk hamaiketakoaren paperak zakarrontzira bota ordez, nire sabelera botatzen dituzte.
Seigarrena: niri egindako gauza guztiak zuk ordaindu beharko dituzu, eta dezente dira...
Zazpigarrena: lehengo egunean gaixorik zegoen ikasle batek, edalontzitik edan ordez, zurgatu egin ninduen eta gripearekin nintzen aste osoa.
Zortzigarrena: askotan, txikleak sartzen dituzte nire ahotik eta ito egiten naiz.
Bederatzigarrena: nik, berriz, asko maite ditut ume txikiak eta haiek ni ere bai, asko gozatzen dute plisti-plasta ibiltzen nirekin. Baina, gero beraien andereñoak haserretu egiten dira nirekin eta ez dute uzten umeak niregana hurbiltzen eta honek benetan tristatzen nau.
Orduan, esaiezu zure ikasleei ez egiteko bihurrikeriarik, asko haserretu naizela eta ez diedala utziko ez urik edaten ez ezer.
Nire eskaera kontutan hartuko duzulakoan gelditzen naiz.
Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen zaitut.
Agur t’erdi.
Iturria
C mailan (10-12 urte) saritutako gutuna
|