Nik badakit, hau benetako maitasuna dela eta horregatik, zalantzan jarri gabe, maite zaitudala aitortzen dizut. Azkenean ausarta izatea eta nere sentimenduak azaltzea erabaki dut, gero etorriko dena pentsatu gabe. Neretzat oso garrantzitsua da hau esatea, nere lagun onenetariko bat izateaz gain, nere bizitzako pertsonarik garrantzitsuenetariko bat baitzara.
Inoiz ez nuen pentsatu mutil baten beharra izango nuenik eta ikusi orain, ezin dut zu gabe bizi. Uste dut honi maiteminduta egotea esaten diotela, baina, ez nago ziur. Ez dakit ona den maite zaitudan bezala maitatzea eta sentimendu honen protagonista izatea.
Batzuetan, ea benetan merezi zaitudan pentsatzen dut, ea zu ezagutu izana merezi dudan, baietz espero dut. Nik zu, eguzkiak argia bezala, behar zaitut, zu gabe ez naiz inor! Ezingo nuke zu ahaztea jasan, neretzako ahaztezina baitzara. Zure faltan, nere zati bat hiltzen da, hutsunea dago nire barruan, hotz handia sentitzen dut zugana joateko izugarrizko gogoa sartzen zait. Zure faltan, nik ez nuke bizi nahi, ez nuke nahi, ezta ezin ere. Zauden lekuan zaudela, ni zugana joango nintzateke eta maitasunak amaiera edukiko balu, zugatik gaindiko nuke muga hori. Badakizu behar zaitudala, oso sentimendu sakona dela, nere bizitza guztia zu baitzara.
Zutaz maitemindu naiz eta horregatik, momentu honetan zu galtzea, nere bizitza bertan behera uztea baino gogorragoa litzateke. Mesedez ez nazazu utzi, ez zaitez nigandik urrundu. Nere bizitza guztia zara; indarra, sentimendua, beroa, hemen irauteko alaitasuna. Ez badut zure gertutasuna sentitzen, negar besterik ezin dut egin. Zu hemen egotea eta nigan konfiantza izatea da orain behar dudan gauza bakarra.
Gau batean nire ametsetan ikusi zintudan eta egun hartatik aurrera gauero errepikatzen da zure alboan egoteko nahia. Baina, berdin du. Ilusio hauek betetzen ez badira ere, ni pozten nauena zure irrifarre alaia baita. Hala ere, hauek ametsak besterik ez dira eta horregatik, egunen batean nere begiak zure begiradan finkatu eta zure ezpainak neureen gainean sentitu arte ez banantzeko itxaropena dut; eguzkia bera baino gorago nagoela sentitzea, zu eta ni bakarrik, gure amodiozko istorioa oztopatu dezaken inor gabe. Nere bizitzaren momenturen batean eskuratuko bazintut, ez nuke denborarik galduko eta munduko pertsonarik zoriontsuena zarela sentiaraziko nizuke, zu nirekin egin duzun bezala.
Gure artekoaren zenbait zalantza darabilkit buruan oraindik ere: ea gurea benetako maitasuna den; ea zure bihotzak zer sentitzen duen... Hauek inoiz argitzeko esperantzak ere, oraindik ere barnean dirau.
Ez zait gure artean dagoen distantzia axola, ezta zutaz esaten dutena ere. Izan ere, oso garbi baitaukat izugarri maite zaituda eta ezin naizela zu gabe bizi. Nigandik urrun egon arren, ez zara sekula nire pentsamenduetatik urruduko. Inork ezingo du ezabatu zugatik sentitzen dudana.
Besterik gabe agurtzen zaitut, zure aldetik erantzun baten esperoan geratzen naizelarik.
Besarkada bero bat;
ITSASO
D mailan (12-14 urte) saritutako gutuna
|