ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


XV. edizioa: informazioa

Donostiako XV. Eskolarteko Literatur Lehiaketa





Ekainaren 19an Banatu Dira Sariak

Parte hartzeak marka guztiak hautsi ditu: 1559 lan aurkeztu dira



“Donostiako XV. Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria” ren sari-emate ekitaldia ekainaren 19an, larunbatez, egin zen Kursaal Elkarguneko Entzutegian –Kubo handian- eguerdiko 12.30ean.

Parte hartzaile guztiek jaso zuten ekitaldira joateko gonbita.

Aurten, 27 ikastetxetako 1.396 ikaslek hartu dute parte eta 1.559 lan aurkeztu dira literatur lehiaketa honetara. Orain arte izan duen parte hartze handiena da aurtengoa. Lehiaketaren hamabost urte hauetan, 10.000 ikaslek baino gehiagok 11.000 lanetik gora aurkeztu dituzte lehiaketaren atal batean edo bestean eta oso kalitate oneko lanak eman dira ezagutzera.
Guztira, 26 sari banatu dira eta 26 sari hauen artean, 12 irabazle nagusi hautatu dira. Horrez gain, 64 gaztetxoren lanek epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute.

“Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria” Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da eta 1989an egin zen lehen edizioa. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean.


Lehiaketa bost ataletan

banatuta dago:



Olerkia
Ipuina
Bertsoa
Komikia
Gutuna
Eta, adinaren arabera, bost kategoriatan sailkatzen da:

Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-8 urte)
Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-10 urte)
Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-12 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa (12-14 urte)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa (14-16 urte)
LOGSE Batxilergoa eta erdi mailako Lanbide Heziketa (16-18 urte)


Honako hauek osatu dute epaimahaia

Antton Olariaga komikigilea
Joxerra Garzia idazle eta bertsotan aditua
Pello Añorga ipuin egile eta kontalaria
Arantxa Urretabizkaia idazlea
Inazio Mujika idazlea
Mari Jose Olaziregi literatura kritikoa
Epaimahaia maiatzaren 3an elkartu zen epaia ematera .


Zenbait datu





Aurkezlea Ainhoa Aierbe aktorea izan da
Udal Musika eta Dantza Eskolako Big-Band-ak giro ezin hobea jarri zuen ekitaldi guztian zehar.

Sariak


Parte hartzaile guztientzat : Ilargiak Baleki bilduma (CDroma-liburua).
Aipatuentzat : Aurrekoa eta Rafa Egiguren, Joserra Senperena eta Jose Luis Zumetaren artean plazaraturiko Mandarin Dotore bilduma (liburua-CD)
Sarituentzat : aurreko guztia gehi discman bat (A, B eta C kategorientzat) eta MP3 eramangarria(D, E eta F kategorientzat).
Irabazle nagusientzat : Argazki kamera digitala (A eta B kategorientzat), bideo kamera digitala (C eta D kategorientzat) eta ordenadore eramangarria (E eta F kategorientzat)

Sarituen zerrenda

Partehartzea

Aurten parte hartu duten ikastetxeak :
Aitor ikastola, Altza institutua, Amara Berri I.P., Amassorrain, Antigua-Luberri BHI, Arantzazuko Ama ikastola, Axular Lizeoa, Barandiaran Lizeoa, Belen ikastetxea, Easo Institutu Politeknikoa, Ekintza ikastola, Herrera ikastetxea, Herri-Ametsa, Ibai ikastola, Ikasbide ikastola, Jakintza, Katalina Erauso ikastetxea, Lauaizeta ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Orixe ikastola, San Ignacio de Loyola ikastetxea, San Luis La Salle, Santo Tomas lizeoa, Usandizaga-Peñaflorida institutua, Xabier Zubiri-Manteo BHI, Zuhaizti, Zurriola. Guztira 27 ikastetxe.

Lehiaketa moten arabera, parte hartze handiena, nabarmen, komikiak (718 lan) eta ipuinak (572 lan) izan dute. Gutxiena, bertsoak (34 lan).
Adin taldeari dagokionez, B eta C kategoriak izan dira parte hartzaile kopuru handiena izan dutenak, 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak alegia.
Urtez urteko bilakaerari dagokionez, azken bost urteetan nabarmena izan da parte hartzaile kopuruaren gorakada:
2000: 727 lan
2001: 797 lan
2002: 1077 lan
2003: 1150 lan
2004: 1559 lan