|
IKASKIDE BERRIAREN GANBARAN
|
Kaixo, ni Eli naiz, Eli Fernández, 17 urte ditut eta 6 urterekin gertatu zitzaidan gauza bat kontatuko dizuet.
Duela urte batzuk, Donostiako ikastola bateko 1.A gelara (nire gelara) Argentinako ikaskide berri bat etorri zen. Oso lotsatia zen, arraro hitz egiten zuen eta gutxi, oso-oso gutxi. Baina, andereño Karmelek esan zionean leku bat aukeratzeko, nire ondoan eseri zen. Jolas garaian, beregana hurbildu eta hauxe galdetu nion:
Nola izena duzu?
Yo Lautaro y tú?- galdetu zidan.
Nik Eli, eta nahi baduzu, lagunak izango gara- erantzun nion pozik.
Eta lagunak egin ginen.
Handik egun batzuetara, Lautarok bere etxean festa bat antolatu zuen, oso jaki goxoak zeuden eta gure gelako guztiak han geunden. Ikaskideak jolasten hari ziren bitartean, Lautaro eta ni ganbarara igo ginen. Han ere gauza piloa zeukan: liburuak, CD zaharrak, altzariak, traste zaharrak, jostailuak... Bat-batean, musika kaxa zahar bat aurkitu nuen, hautsez betea zegoen eta oso-oso polita zen. Ireki baino lehen, Lautarori deitu nion eta ireki nuenean, majikoa izan zen: Lautaro eta ni lurralde majiko batean azaldu ginen, atean "ONGIPASALANDIA" jartzen zuen.
Zuk zer uste duzu ikusiko dugula hemen?- galdetu nion Lautarori.
Lautarok ez daki, Lautarok ikusi nahi- erantzun zidan berak.
Goazen ba!- esan nuen nik.
Lurralde hartara sartu ginen, eta oso gauza arraroak ikusi genituen. Lehenengo, zapata denda bat ikusi genuen baina, ongi pasatzeko zapatak bakarrik egiten zituzten. Ondoren, taberna bat ikusi genuen, baina oso arraroa zen, ondo pasatzen ari bazinen bakarrik zerbitzatzen baitzizuten eta horrelakoa zen guztia leku hartan. Berehala gaztelu miresgarri batera iritsi ginen. Gazteluaren sarreran, hauxe jartzen zuen:
"Gaztelu honetan 3 buru majikoak gabe sartzen dena, ez da inoiz aterako".
Lautaro eta biok, gaztelura sartu nahi genuen baina baita atera ere, eta horretarako, 3 buru majikoen bila joatea erabaki genuen. Baina, non egongo ote ziren 3 buru majiko horiek? Lehenengo, zapata dendara joatea erabaki genuen. Zapata kaxak begiratzen hasi ginen eta zapata kaxa batean aurkitu genuen buruetako bat. Ondoren, bilatzen jarraitu genuen. Gero, tabernara joan ginen, eta han koka-kola batean aurkitu genuen bigarren burua. Azkenik, hirugarren burua lurrean aurkitu genuen. Gaztelura iritsi eta soldadu bati hiru buruak erakutsi eta ‘berréala’ sartzen utzi zigun. Errege gelaren atean, hauxe jartzen zuen: "Hiru buruak badituzu sar zaitez.". Errege gelara sartu ginen eta hantxe zegoen erregea erreginarekin.
Marimondongo erregea nauzue eta hau, berriz, Marimondonga erregina; hiru buruak eskuetan ahal dituzue?- galdetu zidan erregeak jakin-minez.
Bai- erantzun nion nik beldurturik.
Ederki. Beste munduko batek bakarrik eduki ditzake hiru buruak. Niri ematen badizkidazu, bi munduetako erregea izango naiz, buru horiekin beste mundu batera joan baitzaitezke! Ja, ja, ja, ja!– esan zuen erregeak pozik.
Soldadu mordoa genuen atzetik. Bat-batean Lautarok hauxe esan zuen:
Etxera joan nahi dut!!!
Orduan, Lautaroren ganbaran agertu ginen. Baina, urrez beteta geunden, eta hiru buruak gabe.
Honetarako nahiko zituen hiru buruak Marimondongo errege gaizto horrek- mintzatu nintzen seguru.
Lautarok ulertu- adierazi zuen Lautarok.
Honela, estera jaitsi ginen. Orduan, zer nolako sorpresa !!!. Gure inguruko guztia izozturik zegoen: ama, aita, lagunak... Zer egingo genuen Lautaro eta biok egoera honen aurrean?. Ezin ginen mundu arraro hartara itzuli eta ezin genituen besteak horrela utzi. Bat-batean, urre guztia urtu eta harekin hiru buru egitea erabaki genuen. Lehenengo, su egin genuen. Hori egin eta gero, urreari su eman genion eta, azkenik, nahi genituen hiru buruak egin genituen.
Orduan, lurrean hiru zulo zeudela konturatu ginen, buruak sartu, eta guztia itzuli zen lehengora. Harrezkeroztik, ez zuen inork musika kutxa hori ukitu. Ni orain idazlea naiz eta zuentzako abentura erreal hau idaztea erabaki dut. Lautaro berriz, Argentinan ipuin kontalari ospetsua da eta ia beti istorio hau kontatzen du.
B mailan (8-10 urte) saritutako ipuina
|