|
EGUZKI IZPIRIK GABEKO EGUNSENTIA
|
Zer da gorrotoa?
Galdetu zenidan behin.
Gorrotoa?
Gorrotoa sentimendu bat
sentimendu garratza
sentimendu gaiztoa
sentimendu hotza
sentimendua,
sentitzen duguna.
Gorrotoa,
gutxi batzuk merezi dutena
beste askok jasaten dutena.
Inork galdetzen badizu
zer da gorrotoa?
Erantzuteko sentitu behar
gorrotoa,
gorrotoa,
gorrotoa.
Baina zer da gorrotoa?
Gorrotoa al da
zuganako sentimendua?
Hori al da gorrotoa?
Jakiteko sentitu behar
erantzun zenidan
ez dago definiziorik
jakiteko sentitu behar.
Haize hotza bezala etorri
bolada onak bezala joan
euria, hotza, ekaitza
lainoa, iluntasuna
hotza,
hotza,
hotza.
Itsuturiko eguna
izozturiko bihotza
itxitako begiak
atzera emandako pausoa
eguzki izpirik gabeko egunsentia.
Gorrotoarekin galdutako guztia
gorrotoarekin irabazitakoa
galdu irabazi
irabazi galdu.
Gorrotoa al da maitasunaren aurkakoa?
Gorrotoa al da maitasunaren amaiera?
Jakiteko sentitu behar.
|
|
E mailan (14-16 urte) saritutako olerkia
|
|