Elurrezko panpina
zuhaitz baten itzalpean
berak ematen du sorgina
begiratzen diozunean.
Zuhaitzean bizi den txoriak
jarri dio buruan
bere kabia,
ez urtzeko datorren udaberrian.
Txoriaren kabia
lasto gozoz egina
beti dauka jantzia
elurrezko panpina.
Baina orain oso triste daude
udaberria etorri delako,
agur esan beharko dute
elurrezko panpina urtu egingo delako.
Baina txoriak izango ditu
berak baino lagun gehiago
eta laster ezagutuko ditu,
uste baino lehenago.
Txantxangorriak ezagutu
eta kukua ere bai
azkenean elurrezko panpinaz ahaztu
eta kumeetaz gogoratu, bai.
Zuhaitza lorez bete
eta fruituez,
berriz ere
janari gozoz asez.
Beraz ezingo da
inolaz ere kexatu
oso ondo bizi baita
eta bere kumeetaz kezkatu.
|
|
C mailan (10-12 urte) saritutako olerkia
|
|