1.
Kaixo laguna, zer moduz zaude?
Ni behintzat nahikoa larri,
Kamioi honetan bidaiatzea
Egiten zait aspergarri.
Espagetiok ondo-ondoan,
Giroa da itogarri.
Gidari jauna arren, mesedez,
Aire girotua jarri!
2.
Kamioi hartatik atera gara
Orain nago lasaiago,
Dendara sartu gaituzte denok
Jada da erosoago.
Apal batean gaude ta hemen
Jende pila, asko dago,
Baina kamioian okerrago zen
Horretaz bai ziur nago!
3.
Etxe batera ekarri naute
Etxea da bai handia
Zartagin baten sartu lehenengo
Hau bero izugarria!
Plater batean isuri naute,
Gogorra gero harria!
Ta jango nauen gizonak berriz
Bai aho beldugarria!
4.
Tripa barrura sartu naiz eta
Hestegorri aldean nago,
Bidaiatzeko pareta berriz
Itxi irikika dago.
Bide guzi hau esplikatzea
Dragon Khan baino_okerrago.
Tripatzarra geratu mesedez,
Ez dut jaitsi nahi beherago!
|
5.
Urdailean nago orain eta
Zorabiatu naiz jada
Eta kontatzen hasia nago,
Bide erdia falta da.
Tripak zarataka ari dira
Ta dirudi danborrada.
Besterik ezta hemen entzuten
soilik tirri eta tarra.
6.
Hodi batetik pasatzen nago,
Ari naiz gorputza galtzen,
pareta hauek ari baitira
daukadana zurrupatzen.
Hodi potoloago batetik
Ari naiz deshidratatzen
Bide guztia horrela al da?
Ez al da inoiz bukatzen?
7.
Oraintxe bertan itxoiten nago
Hegazkinaren barnean
Oso urduri jarri naiz noski
Txartela_hartu dudanean.
Beno laguna agur bero bat
Esan behar dut bat-batean
Komunera aterako gara
Orain minutu batean!
Doinua:“Egun berezi bat bazela gaur
|