1.
Zer pasa zen, ez genekin,
bazetorren zerbaitekin,
baina zer zen ezin jakin,
ostiraleko zazpi terdiak
leihora irteteakin,
gure aitatxo ikusi gendun
kotxe berri-berriakin.
2.
Lehen genun opel frontera,
bazuen tanke tankera,
zahartu xamarra gainera;
ze kotxe berri izango ote zen
horixe gure galdera:
frontera baino txikiagoa
ezin zuen izan bera.
3.
Todo terrenon arraza,
azkar ibiltzen kapaza,
ez da makina exkasa,
Kia Sorento dauka izena
baina hau gure zalantza:
kotxe berriak ez ote zuen
errinozeronte antza?
4.
Edozein errepidean,
zein menditako bidean,
kotxea dabil airean…
handitasunan segurtasuna
gugan sentitzen danean.
txikiak soilik sentitzen gera
kamioiaren parean.
5.
Maiatzeko egun batez,
eta igandea goizez,
hilabeteroko legez,
estropada bat eta puntual
autobusean behar zenez,
gure aitatxok hurbildu nindun
eta ez zen kexatu ez!
6.
Eskerrik asko aitatxo”
Julen, ibil hadi mantxo!”
lasai aitatxo, lasai txo!”
autobusean sartu ta danak
joder ze kotxe, ze bitxo!
inbidia ez da bate ona ta
izorratu eta ixo!
|
7.
Autobusaz irten gara,
abiatu Frantziara,
ia hilero gisara,
aiba la letxe azidente bat,
benga, atera kamara…
aiba la letxe kotxe berria…
ostia, gure aita da!!
8.
Kamara dardarka dago,
denak ezin mutuago,
arpegiak zuriago…
kotxe ondoan aita zegoen
nik ohiuka: nola hago!
behatzaz ondo dagola esan
eta lasaiago nago.
9.
Telefonoz deitu bela,
lasaitu ondo naizela!
lasaitu ezer ez dela…”
zer pasatu den galdetu diot:
kotxe batek jo nauela!,
ta iruditzen zait horko gazteak
pixkat edanda daudela.”
10.
Munizipalak lanean,
paperak aldamenean,
ta kotxea arzenean…
Wolsvagen golf bat kotxe txikia…
(txikia uste zenean)
baina txikia ez da eskaxa
ehundik gora doanean.
11.
Golfan gaztetxoa zela,
karnet berria zuela,
atzean L kartela,
pixkat edanda omen zegoen…
keba, zegoen epela!
alkolemiko makina ahutsi zun
ia kotxea bezala.
12.
Aitak baja hartu zuen
nik zerbait ikasi nuen…
ez dakit gaztea non den?
edari kotxe nahasketak sarri
tristura nola dakarren,
guri sustoa baina eskerrak
sustoa soilik izan zen.
|