IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa: saritutako lanak »  Gutuna »  Leire Imaz

Leire Imaz


URRUTIKO LAGUNA

Leire Imaz Garcia
Zuhaizti Ikastetxea
Gutuna «C» Kategoria
Donostian, 2008ko urtarrilaren 15ean
Nuna Saleh Mohamed Bouna
Sahara

Kaixo Nuna:

Ez nuen espero zu hain azkar joango zinenik, oso ondo konpontzen ginen eta askotan zutaz gogoratzen naiz.

Hau idazten dudan bitartean, oso triste jartzen ari naiz, orain zurekin egotea gustatuko litzaidakeelako.

Gogoratzen naiz etorri zinenean, zure hizkuntzan nola irakurtzen zenuen eta baita ere nire izena zure hizkuntzan nola idatzi zenuen. Badakit batzuetan triste jartzen zinela zure familiaz gogoratzen zinelako, baina badakit ere hemen oso gustura zinela.

Lehen uda pasatzera etortzen zinen bakarrik, baina belarriko ebakuntza egin behar zizutenez, kurtso bat baino gehiago egon zara gurekin.



Partiduetan zutaz gogoratzen naiz, oso ona zinelako eta oso Ondo pasatzen genuelako.

Zure hemengo etxera joaten ginenean hain ondo pasatzen genuenez, beti berriro joateko irrikatzen egoten nintzen. Bertan animalia askorekin egoten ginen jolasten: txakurrekin, katuekin, untxiekin, txoriekin...

Hemen gauzak beti bezala doaz. Oraintxe ospatu ditugu.

Gabonak eta orain, Danborradarako prestatzen ari gara. Badakit danborra jotzea gustuko duzula, lehengo urtean gurekin atera zinelako eta aurten kupela jotzen aterako gara.



Laster ere inauteriak datoz. Zuek Saharan janzten zareten bezala mozorrotzea pentsatu dugu, zure omenez.

Zer moduz hango bizitza? Esan didate bidaian arazoak eduki zenituela, eta oso luzea izan zela, baita ere izeba izan zarela.

Espero dut laster zure eskutitz bat jasotzea gauza guztiak kontatzeko.

Ez dakit nola doazen gauzak Saharan, baina asko poztuko nintzateke, udan etortzerik izango bazenu. Nik beti zuk oparitutako pultsera daramat jantzita, zure argazkia ere, nire gelan dago.

Espero dut gure eskutitzak gustatu izana, eta baita ere gustatuko litzaidake, guk oparitutako kuxina ikusterakoan gutaz gogoratzea.

Ea udan etortzeko aukera izaten duzun, berriz elkar ikusteko.

Mesedez etortzen bazara, deitu lehenbailehen.

Muxu handi bat.
Kiskilla