IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa »  Ipuina »  Amaia Cabrejas

Amaia Cabrejas


HITZ EGITEN DENA

KONPONTZEN DA


Amaia Cabrejas Olalla
Ipuina. B kategoria
Sto Tomas Lizeoa
Sari nagusia
Musikaren herrian musika asko eta non-nahi jotzen da. Batez ere ikastolan asko ikasten da. Sol-la-la andereñoak tronpeta irakasten die umeei:

- Egunon umeak. Espero dut asko ikasi duzuela gaur kontrola dugu eta. Ea, atera noten irakurketa 2.

Sol-mik larrituta esaten du:

- Andereño, andereño! Nik ez dut aurkitzen.-

Andereñoak Sol-mi oso ondo ezagutzen du eta esaten du:

- Berriro ere! Mesedez Sol-mi, bosgarren aldia da. Egunero zerbait gertatzen zaizu. Zer? Ez duzu ikasi, eta horregatik ez duzu ekarri?- - Ez, ez. Benetan ez dut aurkitzen.- - Beno, beno. Tori beste kopia bat, baina biharko dena buruz ikasita.-

Jolas garaian Sol-la-la andereñoa irakasle gelan sartu eta Fa-sol maisua eta Si-la andereñoa hizketan dabiltzala ikusten ditu.

- Benetan?- - Bai, bai, benetan da.- - Eta orain zer egingo duzu?- - Ba, ez dakit, egia esan.-

- Zer gertatzen da?- esaten du Sol-la-la andereñoak.

- Ba begira, nik atzo hemen hogei txistu utzi nituen eta gaur goizean bat bakarrik zegoen, eta gainera bokila gabe.- kontatzen du Fa-sol maisuak.

Bat-batean Si-la andereñoak gogoratzen du lehengo egunean zerbait gertatu zitzaiola:

- Niri ere etxean dudan arpako sokak puskatu egin dizkidate. Uste nuen nire iloba txikia izan zela baina orain ez nago oso seguru...-

Bitartean patioan Mi-re eta Sol-mi hizketan ari dira, bizkiak hurbiltzen zaizkie eta esaten dute biak batera:

- Zer gertatzen da?-
- Sol-Miri noten irakurketa ez zaio azaltzen ezta?-
- Bai, hori da.-
- Ba, niri arpa lapurtu egin didate.-
- Arpa lapurtu? Ezinezkoa da
- Bai, bai, benetan. Egia borobila.-Mi-re kezkatuta dago.

Sol-mik zerbait egitea proposatzen du, eta denon artean erabakitzen dute gauez herriko atean guardia egitea.

Lehenengo gauean Sol-mi eta Mi-reri tokatzen zaie…

Hurrengo egunean entzuten dute ikastolako antzokian sartu eta piano berria lapurtu dutela. Bizkietako batek, hau da, Fa-lak esaten du:

- Ez duzue ezer entzun?-
- Edo ezer ikusi?- La-fa harrituta.
- Beno...eee... lotan gelditu ginen.- Sol-mik lotsatuta.
- Zeeeer? Lo gelditu zinetela? Gaur gauean gu joango gara, konprenitzen?- esaten dute bizkiek.

Herriko jendea oso kezkatuta dago hiru egun barru kontzertu nagusia izango delako eta pasu honetan instrumentu guztiak desagertuko direlako.

Gauean guardia egiten duten bitartean furgoneta bat hiru pertsonarekin sartzen da herrira. La-fa eta Fa-lak jarraitu egiten dute. Do-do alkatearen etxera sartzen dira.

- Ikusi duzu? - Harroena, Xurrena eta Txarrena dira, ezta? Eta gainera instrumentuak lapurtzen ari zaizkio alkateari. - Mmm...Plan bat bururatu zait. Kotxeko giltzak hartu eta beraiek sartzen direnean itxi. - Ze ideia ona! Goazen, korri.

Lapurrak kotxean sartu eta azkar-azkar atea ixten diete.

Biharamunean, denak oso ondo ikusten dute zeintzuk izan diren errudunak. Lapurrek kontatzen dute bere alkatearen aginduak jarraitu dituztela. Musikaren herriko alkateak hori dena jakinda, beste herriko alkatea etortzea agintzen du. Herriko plazan xuxumurruak entzuten dira...

- Entzun duzu?-batek.
- Benetan?- besteak.
- Egia da, ezta?
- Gezurra dirudi...-
- Zuk zerbait entzun duzu?
- Bai, denek esaten dutena…
- Begira, begira.
- Zer?
- Hor dator!

Harrotasunaren herriko alkatea Jenio Txar da. Hau pertsona elegante, harro, berekoia eta iluna da. Ondo merezia du bere izena. Musikaren herriko alkatea berriz Do-do da. Do-do pertsona potolo, sinpatiko eta umore oneko pertsona da, baina momentu honetan ez dago oso pozik.

- Jenio txar, txikitatik ezagutzen gara eta betidanik izan zara kakapirri, baina ez nuen espero halakorik egitea. Zergatik egin duzu hau dena?

- Ba... begira, gu kokotaraino gaude zuen “super” kantatxoak entzuteaz – dio Jenio Txarrek. - Baina, musika oso polita da...-dio Do-dok.

- Bai, baina puntu bateraino. Herri honetan ez dago amaierarik. Egunez eta gauez jotzen duzue musika eta guri molestatu egiten digu.-

- Hori da arazoa? Horregatik puskatu dizkiguzu hainbeste instrumentu? Zuk oso ondo dakizu hiru egun besterik ez direla falta gure kontzertu nagusirako eta aurten zure erruagatik ezingo dugu egin.

- Beno, eee...egia esan ez genuen hain urruti iritsi nahi...

Bat-batean La-fa eta Fa-la bizkiak Jeniotxo-txar eta Txar-Jeniotxorekin azaltzen dira txistua jotzen.

- Begira aita, txistua jotzen dakigu.- esaten du Jeniotxo-txarrek.

- Bai, bai eta gainera lagunak egin ditugu.- Txar-Jeniotxok. Jenio-txarrek hori dena ikusita barkamena eskatzen dio :

- Badakit zer egin dudan eta hori dena inbidiagatik izan da... Falta diren 3 egun hauetan guztion artean instrumentu guztiak konpontzen baditugu, agian zuen kontzertu nagusia egiteko denbora emango digu. Ados al zaudete?

- Saiatzea pena merezi duela uste dut.- esaten du Do-dok irribarretsu.

Hiru egun horietan bi herrietako biztanleak oso lanpeturik ibili ziren, baina azkenean lortu zuten kontzertu nagusia egitea. Eta benetan nagusia izan zen Harrotasunaren herriko biztanle guztiak etorri zirelako.

Handik aurrera, Harrotasunaren herriko biztanleaK musika ikasten hasi ziren eta orain beraiek ere kontzertu nagusian parte hartzen dute. Urte batean Musikaren herrian eta hurrengo urtean Harrotasunarenean antolatzen da kontzertua.

Harrotasunaren herrian orain giro oso ona dagoenez, beste izen bat jarri beharko liokete, baina hori hurrengo urteko ipuineko kontua da…