|
BI MALKOTXOAK
Andrea Tenes Frances
Ipuina. B kategoria
Sto Tomas Lizeoa
|
Esperantza Neskatxoa
Bazen bein, zortzi urtetako neskatxo bat bere izena Esperantza zen. Bere aurpegia triste zegoen bere gurasoak hil zirelako istripu batean, berak lau urte zituenean.
Oso neska bakartia eta tristea zen eta ez zuen inorekin jolasten istripuaren egunetik.
Bere bi begi urdin eta handietan bi malko bizi ziren. Bi malko berezi handi haiek ezin ziren ikusi beraien artean, erdian sudurra baitzuten. Ala ere oso lagunak ziren eta beraien artean asko hitz egiten zuten. Bi malkoak neskatxoaren bakartasuna eta goibeltasuna ikusten zuten.
Egun batean Esperantza parkean zegoela, bi malkotxoak beste neskekin jolastera joateko esaten zioten, baina neskatxoak ezin zien entzun.
Orduan Esperantzarengana neskatxo bat inguratu zen berarekin jolasteko. Esperantzak ez zuen gogorik baina azkenean beste neskak lortu zuen.
Esperantzak inoiz baino gehiago gozatu zuen berarekin jolasten eta arratsalde guztietarako geratu ziren.
Neska joan zenean , Esperantza besarkatu zuen eta bi muxu eman zizkion. Esperantzaren bihotza oso azkar mugitzen zen. Momentu honetan hain bereziak ziren bi malkotxoak, izenez Adiskidetasuna eta Maitasuna, bere bi begi ederretik irten ziren bere aurpegia bustiz. Esperantzaren aurpegia Adiskidetasunez eta Maitasunez bete zen.
Ordutik aurrera Adiskidetasuna eta Maitasuna jende guztiarentzat Esperantza izan ziren
|
|
| |
 |
 |
|