IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa »  Ipuina »  Lorea Diez

Lorea Diez


BOTILAREN BIZITZA

Lorea Diez Fernandez
Ipuina. C kategoria
Zurriola ikastola
Orain dela urte batzuk, nire bizitzaren lehen egunak hasi ziren.

Upeltegi batean nengoen. Ikusten nuenez upel erraldoi batzuk sagardoz betetzen ari ziren. Ni hortxe nebgoen, ni bezalako botilez inguratuta. Orduak generamatzan han; familiaren batek gu erosteko zain. Jende asko etortzen zen upeltegira bisitatzera. Bisitaren bukaeran gu saltzeko aukera zuten denek. Ia inork ez gintuen erosten, baina azkenik, norbaitek ni erosi ninduen. Ni jaio nintzen tokia uzteko garaia iritsi zen.

Erosi ninduen pertsonak ez zuen oso itsura onik. Bizar luze-luzea, sudurrean hiru “piercing” eta begiak kanpo aldera zituen. Irribarre maltzur batekin begiratzen ninduen. Upeltegitik atera ginen biok, gizon hara eta ni. Kotxe zahar gorri batean sartu ninduen, baina maleteroan sartu ninduen! Ez mesedez! Kaka zaharra! Ni asko mareatzen naiz! Tipo hark ez zidan kasurik egin. Beldur nintzen, agian botaka egingo nuen. Kotxea martxan jarri zen. Brum ... Brum ... Ze beldurra!

Milaka bihurgune egin nituela iruditzen zitzaidan. Azkenean, kotxea gelditu egin zen. Pertsonak kotxetik atera ninduen eta portal batera igo zen. Han baso bat hartu eta nire barruan zegoen likido pozoitsua edaten hasi zen. Triste zegoela zirudien, baina oso-oso triste; haserre ere bai, mindurik, baina ez nekien zergatik. Nahiz itxura txarra izan, gizon oso sentibera da bihotz onekoa zela sumatzen nuen. Zerbait ikasi nuen egon horretan: norbaitek itxura txarra izan arren bihotz onekoa eta atsegina izan zitekeela.

Bere tristura segituan niri pasa zitzaidan. Debora gehiegi neraman, horrela, triste egun eta egun asko. Baina, azkenean, gizonak hutsik nengoela konturatzean ni hartu eta kalera eraman ninduen berarekin. Hondartza batean gelditu zen. Oso paisai polita zegoen nire aurrean: Harea fina, txuri-txuria eta hareatik ibiltzen, noizbehinka, karramarro txiki batzuk.

Aurrerago, itsaso urdin, argi, pittin bat garden, liluragarria zegoen. Pasaia eder-ederra zen. Gizon hark, bat-batean, ahal zuen indar guztiaz itsasora bota ninduen.Ez nuen ulertzen.Gizonak atsegina eta bihotz onekoa ematen zuen. Zergatik bota ninduen itsasora? Agian haserre zegoelako. Ez nekien. Itsasoa bare-bare zegoen, ez zegoen olaturik.

Gaua iritsi zenean, zerura begiratu nuen. Milaka izar distiratsu zeuden eta erdi-erdian ilargia, Idiazabaleko gazta erraldoi bat ematen zuen. Baina, orduan, hodei beltz bat etorri zen nire gainera eta euria hasi zuen. Itsasoa harrotu egin zen eta niri bultzaka hasi zen.

Oso beldur nintzen. Bakar bakarrik nengoen eta itsasoak hil egingo ninduela uste nuen. Itotzen hasia nengoen. Ura leku guztietan zegoen. Handik eta hemendik, denbora osoan ni bultzaka; konortea galdu nuen.

Esnatzean, irla baten nengoela konturatu nintzen: irla txiki batean. Ordu gutxi batzuk pasa ostean 12 urteko neska batek hartu ninduen eskuetan eta egurrez egindako etxe batera eraman ninduen. Han beste pertsona bat zegoen, 3 – 4 urtekoa gutxi gorabehera. Mutila zen. Neskak, ni sorpresa izango banintz bezala, bere besoen atzean ezkutatu ninduen eta esan zuen:

-Iker begira zer aurkitu dudan ... tatxan ! Botila bat!

-Baina Ainhoa, horrek ez du balio ñam, ñam-erako - esan zuen Ikerrek aspertu aurpegia jarriz.

-Ez al zara konturatzen? Lehengoan aurkitu genuen paperean zerbait idatziko dugu irla batean galdurik gaudela esanez eta, orduan, gure bila etorriko dira! Ez da gose gehiago egongo, ezta animali gaizto edo eskimaletatik babesteko beharrik izango – esan zuen Ainhoak alai.

Eta Ikerrek orduan:

- Benetan? Ze ondo! Amatxo aurkituko dugu eta berarekin egongo gara! Eta aitatxorekin ere! Beno, orain botila zaindu behar dugu ondo-ondo-ondo eta beste ondo bat.

Gero, neska txabolatik atera zen eta Iker jolasean aritu zen. Denbora horretan txabola nolakoa zen ikusteko denbora eman zidan. Banbuz egina zegoen, eskuz zirudienez. Barrualdean, zuhaitzen adarrez egindako bi ohe polit zeuden, eta hauen ondoan kaxoi txiki batzuk bertan gauzak sartzeko. Izkin batean komun moduko bat zegoen. Gelaren erdian, jostailuzko panpina zaharkitu bat eta auto gorri bat zeuden. Umea kotxe gorriarekin jolasten ari zen pozik. Bat-batean neska untxi hil batekin etorri zen eta irribarre egin zion Ikerri. Biak hondartzara jaitsi eta sua egin zuten untxia jateko.Goxo-goxo zeuden biak sutondoan bero-bero. Geroxeago, elkarrekin txabolara igo ziren.

Ainhoak lokartzeko kanta bat abestu zion Ikerri. Pixkanaka Ikerrek begiak itxi zituen eta ondoren, Ainhoa ohean sartu eta berak ere lo hartu zuen.

Hurrengo egunean, goizean, gordeta zuten papera hartu eta hau idatzi zuten:

“Arriskuan gaude, mesedez, etor zaitezte gure bila. Tenerifetik 350 bat milatara gaude. 2 ume gara”.

Papera tutu bat bezala jarri eta nire barrura sartu zuten. 30 minutu pasa zirenean, berriz ere, uretara bota ninduten. Gutxienez, oraingo honetan, konpainia nuen.

Honela esan nion paperari:

- Kaixo, ondo al zaude? Agian zorabiaturik egongo zara.

- Ez. Beldur naiz. Posible da zure gorputzak ez irautea denbora asko ur azalean eta, urperatuz gero, ito egingo ginateke. Oso beldur naiz – esan zuen urduri.

Eta nik oso serio erantzun nion:

- Inoiz ez gara itoko.

- Nola dakizu hori? – galdetu zidan.

Nire senak esaten didalako. Gainera, borrokatu egingo dut gu ez itotzeko eta inoiz ez gara itoko. Ni nahiz eta ahula izan, borrokatu egingo dudalako. Entzun al didazu? Ez gara itoko – esan nuen lasai ahotsa jarri nahian, nahiz eta urduri egon.

Biok isilik geratu ginen une batez. Biana, orduan, ekaitza zetorrela konturatu ginen biak eta ekaitzarekin batera olatu erraldoiak.Papera, beldurturik, garrasika hasi zen:

-Lagundu!Lagundu!Hil egingo gara!Mesedez lagundu!

Nik haserre erantzun nion:

-Lehen esan dizut ez garela itoko!Bestela atera zaitez nire barrutik eta ito zaitez!

Papera isilik geratu zen.

Orduan, olatu erraldoi bat etorri zen,besteak baino askoz ere handiagoa.Eta... plaust!!!Gure gainean erori zen eta konortea galdu nuen. Baina nire gorputzak borrokatzen jarraitzen zuen.

Kalkula ezin dezakedan denbora pasa ondoren, poliki-poliki esnatu egin nintzen. Eta orduan, nire barruan zegoen paperak esan zidan:

-Esnatu zara! Eskerrak.Bizitza salbatu didazu. A! Eta...sentitzen dut zugan fidatu ez izana. Benetan, asko sentitzen dut -esan zuen damututa .

-Lasai berdin dio – esan nion nik

-Beno, itsasoan gaude oraindik baina, jadanik ez dago olaturik eta lasai ibil gaitezke -esan zidan paperak.

-Zer uste duzu itsu nagoela ala?- erantzun nion eta barrezka hasi ginen. Bat –batean,sare erraldoi batek gu harrapatu gintuen eta ehunka arrainekin batera sarea goraka igo zen;barku txiki batean ikusi nuen neure burua.Arrainek beraien isatsa goraka eta beheraka mugitzen zuten laguntza eskatuz,baina nik ezin nien lagundu eta alde batera utzi nituen. Arrantzale talde bat zegoen han barkuaren barruan, baina denak isil-isilik zeuden, inork ez zuen ezer esaten.Batzuk zauriturik zeuden eta beste arrantzaleek ez zieten laguntzen ezertarako. Azkenean, arrantzale batek, isiltasun hura hautsi zuen:

-Hemen botila bat dago -esan zuen ni hartuaz -norbaitek behar al du?-galdetu zuen

Inork ez zuen ezer erantzun eta horregatik hitz egiten jarraitu zuen:

-Orduan itsasora botako dut.

Gu itsasora botatzera zihoanean,nire barruan paper bat zegoela konturatu zen eta nire barrutik atereaz mezua irakurri zuen. Bukatzean, honela esan zien arrantzaleei:

-Etxera itzuliko gara ume batzuk irla batean galduta dabiltzalako. Larrialdi bat da eta poliziari esan beharko zaio. Hemen telefonorik ez dugunez etxera itzultzeko gara.

-Aupa! Gora!- esan zuten marinel guztiek eta ahal zuten bezain azkar atzeraka arrantzatzen hasi ziren etxera itzultzeko gogoarekin. Niri eta paperari lo kuluxka bat egiteko denbora eman zigun.

Esnatu ginenean, portu txiki batera iristen ari ginen. Arrantzaleak oso nekaturik zeuden eta iristean, beste jende batzuek beraien etxeetara joaten lagundu zieten. Niri zauriturik zegoen gizontzarrak eraman ninduen bere eskuetan kaleetatik zehar. Kaleak zaharrak ziren eta herri txiki batean geundela iruditu zitzaidan baratzeak inguruan nituelarik.

Honen etxera iritsi ginenean, gizontzarrak telefonoa hartu eta poliziari deitu zion. Poliziak hartu zuenean dena azaldu zion non aurkitu ziguten, zer jartzen zuen mezuan...denbora pixka bat pasa ondoren, norbaitek atea jo zuen;nik uste nuen polizia izango zela baina ez, emakume eder bat sartu zen etxetxora eta gizontzarrari besarkada bat eman zion segituan. Honela esan zuen emakumeak:

-Oh!Maxe! Itzuli zara! Jainkoari eskerrak.

-Bai, itzuli naiz ,esan nizun bezala.

Gizona eta emakumea hitz egiten jarraitu zuten.Emakumea etxe hartan gelditu zen lotan aste batean baina, zazpigarren egunean, polizia etorri eta esan zuen ez zuela ez umerik ez irlarik aurkitu eta Maxeri esan zioten berarekin joan beharko zuela itsasora. Emakumea oso triste jarri zen oso gustura zegoelako Maxerekin eta, zirudienez, antzina ere oso gustura egon zen berarekin.

Maxe poliziarekin portura joan zen eta han itsasontzi handi eta azkar batera igo zen.Segituan iritsi ziren paperean jartzen zuen lekura eta ez zegoen inon ezer. Orduan gizona poltsikoan zerbait zuela konturatu zen. Emakumeak emandako paper bat zen eta hau jartzen zuen:``Maxe, umeak dauden irla ilargi betea dagoenean gaueko 12etan agertuko da."Gau hartan zen gau betea. 12ak iritsi zirenean,irla eder eta liluragarri bat agertu zen gure begien aurrean.Maxe, korrika,irlarantz hasi zen igerian.Hondartzan, bi ume ikusi zituen sutondoan hauengana habiatu eta salbaturik zeudela esan zien, oso ezusteko handia hartu zuen. Bere seme-alabak ziren!!! Besarkada bat eman zien biei eta itsasontzira bueltatu ziren. Han poliziari bere seme-alabak zirela esplikatu zion eta denak pozik etxera itzuli ziren.

Geroztik, ni Maxeren egongelan jarrita nago oroitzapen bezala. Maxe, emakumea eta seme alabak oso familia zoriontsua dira eta ni ere oso zoriontsu naiz eta izango naiz betirako.