IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa: saritutako lanak »  Ipuina »  Joannes Jauregi

Joannes Jauregi


SOLDADU SOBIETAR

BATEN ISTORIOA


Joannes Jauregi Benavides
Ipuina. D kategoria
Arantzazuko Ama Ikastola
Sari nagusia
Begiak ireki nituen. Nire lehen sentipena: Hotza. Nire gorputz handia ohatila estu hartatik irteten zen, eta manta lakar hark ez zidan hotzik kentzen. Alderantziz. Hotz gehiago ematen zidala zirudien. Gogoan dut sentsazio hura. Ezinegona nagusitu zitzaidan. Agondu egin nintzen. Orduan ikusi nuen irudi hura nire buruan gori-gorian grabatuta geratu zitzaidan. Gaixo bati hanka ebakitzen ari ziren. Bost mediku zeuden inguruan, baina nik, halabeharrez, primeran ikusi nituen bai gaixoaren sufrimendu aurpegia bai eta odolez betetako hanka ebakia. Gainera, gaixoaren sufrimendu garrasiak areagotu egiten zuten ikuslearen samina.

Ni altxa eta berehala bi batadun emakume etorri ziren nigana oso galdera arraroak eginez.

-Sbotka jauna, esnatu zara azkenean. Zer sentitzen duzu? Goseak al zaude?-zioten. Nik, aurpegi arraroarekin (pentsatzen dut), adierazi nuen:

-Zer... zer jazo da?-Totelka. Emakumeek orduan, oso larriturik, galdetu zidaten:

-Sbotka jauna, ez al zara oroitz...?- Orduan, emakumeak elkarri begiratu eta batek xuxurlatu zuen:

-Ba al dakizu nor zaren?- temati.

-Ni? Ba,... nor naiz ni?- Esan nuen beldurtuta. Hori esandakoan, haietako bat nire ondora hurbildu zen besteak penatuta begiratzen zidan bitartean. Nire ondora hurbildu zenak hasperen egin eta jakinarazi zidan:

-2. Mundu Gerraren erdian gaude. Zu, Nikolai Sbotka zara, Sobietar Armada Gorriko 12. dibisioko fusilaria. Duela bi egun zaude hemen, Stalingradoko medikuntza postu zentralean, Solechnaya kalean zure pelotoia bonba batek harrapatu ostean. Zu zara haietatik bizirik irten den bakarra.

Zur eta lur geratu nintzen. Bigarren mundu gerra. Stalingrado. Soldadu bat. Informazio gehiegi amnesiko batentzat.

Ohetik altxa eta medikuntza postu hartatik paseatu nintzen. Ondo prestatuta zegoen dena. Futbol zelai baten tamainako lur azpiko babeslekua zen berez, eta bertan hainbat denda zeuden jarrita. Denda batetik atera eta bestean sartu nintzen. Ikusten nuenak geroz eta pena handiagoa ematen zidan. Elbarriak, hilak, balek zaurituak, hil hurrenak,... Ematen nuen pauso bakoitzeko nire beldurra areagotu egiten zen.

Nire ohetxora itzuli nintzen, baina zerbaitek nire arreta erakarri zuen ni etzan aurretik.

Liburu bat zegoen nire ohetxoaren ondoan. Liburua ikusi bezain pronto, trantze sakon batean murgildu nintzen. Ez dakit nola deskribatu. Amets antzeko bat izan nuen. Aluzinazio bat, nahi duzun bezala deitu. Kontua da bi edo hiru urteko neskatxa polit bat eta besoetan zuen bere ama leihotik agur egiten ari zitzaizkidala, irribarrez. Orduan, bonba baten txistu hotsa entzun eta etxea lehertu egiten da. Ni zoritxarrez edo zorionez lurrera erortzen naiz bi edo hiru metrora. Baina neskatxak eta amak ez dute halako zortea izan. Bonbardaketa amaitu ostean negarrez korrika noa hausterre artean bilatzera, baina neskatxa horren panpina bakarrik aurkitu nuen. Ez galdetu nolatan nekien neskatxa hori emakumearen alaba zen, edo panpina hori berea zen. Ba nekien eta kitto.

Nire onera itzuli nintzenean oso zorabiatuta nengoen. Ohean etzan eta lo egiten saiatu nintzen, baina alferrik. Lo hartzen nuen bakoitzean aluzinazioa gogora etortzen zitzaidan. Asaldatu egiten nintzen pentsatzean ama alaba horiek nirekin erlazionatuta egon zitezkeela. "Ziur galdera guzti hauen erantzunak liburu hartan zaudetela" pentsatu nuen. Azkenean, liburua hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Eguneroko bat zen. Nikolai Sbotka-rena. "Nire diarioa!" pentsatu nuen, eta irakurtzen hasi nintzen.

Stalingrado, 1942ko Abuztuaren 23a

Alemanak Stalingradorantz iristen ari dira eta dagoeneko bonbardaketak hasi dira.. Anna eta Valentina, nire emaztea eta alaba, bonba batek harrapatu zituen nire begien aurrean. Korrika joan nahi izan nuen etxerantz, baina jendea dagoeneko korrika ari zen gordelekuetarantz eta ez nuen babesa hartu beste erremediorik izan.

Aurkitu nituen Anna eta Valentina etxearen hausterre artean. Anna dagoeneko hilda zegoen, baina Valentina negar malkotan zegoen laguntza eske. Nik, medikua izanik, segituan nabaritu nuen bihotza gelditzeko zorian zuela eta ahoz ahokoa egin nion, baita bihotz masajea ere. Dena alferrik. Sentitu nuen nola haurraren azken hatsak alde egiten zuen bere gorputzetik. Negarrez hasi nintzen, ama alaba hilei begiratuz. Orduan pentsatu nuen: “Hau ez horrela geratuko, ez horixe. Ez dizkidate bizitzara itzuliko, baina, gutxienez, ordainarazi egingo dut hau.”

Egun hartan bertan, hildakoak lurperatu ondoren, Sobietar Armada Gorriak bere lerroetan sartarazi ninduen fusilari karguarekin. Han topatu nintzen, nire lagun Konstantin eta Ivanekin. Konstantini frankotiratzaile kargua eman zioten, eta Ivani, berriz, ametrailatzailearena. Faxista horiek ez dakite non sartzen diren.


Harri bihurtuta geratu nintzen. Mila pentsamenduk hartu zuten nire burua. Alde batetik, bere familia galdu zuen harenganako nahigabea, eta bestetik, nire buruarekiko errukia, pertsona hura ni bainintzen.

Leherketa, errauts artean bilatzea, hilak,... Hori dena nire ametsaren parte zen, baina, Zer gertatu zen panpinarekin? Eta ametsean ez nituen gorpuak aurkitzen. Ala bai?

Pentsamendu zurrunbilo horrekin lo pixka bat egitea lortu nuen, baina beti gauza berbera nuen buruan: eta gorpuak zer? Hurrengo egunean, gertakizun are harrigarriagoak gertatu ziren nire iraganari buruz



Biharamunean, gizon bat ekarri zuten nire ondora. Gizon hura aurreko egunean hanka ebaki zioten berbera zen. Nahiko altua zen, baina ez zen igartzen, beti etzanda baitzegoen. Bere begiak urdinak ziren, itsasoa gogora arazten zuten. Bekain iletsuak zituen, eta burua distiratsu ile ezarengatik.

-Egun on.-agurtu nuen- zuri atzo ebaki zizuten hanka, ezta? -galdetu nuen, oso urduri.

-Egun on zuri ere. Bai, atzo bertan ebaki zidaten. Zu, zergatik zaude hemen?

-Ba, ez dakit oso ondo. Atzo goizean esnatu nintzen gogoan ezer ez nuela. Kontatu didatenez, Nikolai Sbotka dut izena eta armada gorriko soldadua naiz- adierazi nuen.- nola izena duzu zuk?

-Nik Sergei Koslov izena dut. Atzo bertan ekarri ninduten hona, etxe bateko harri puska bat hankara erori ondoren. Hanka guztiz txikituta geratu zitzaidan.-azaldu zidan niri harrigarria gertatu zitzaidan baikortasun batekin.-Hara, gosaria.-deiadar egin zuen karrotxo bat zekarren erizain bat ikustean.-Mila esker, polita.-Lausengatu zuen Sergeik.

-Ixo, mesedez, gorritu egingo naiz.-zioen erizain gazteak ahoan irribarre bat zuela.

Honelaxe egon ginen hizketan gauera arte. Egia esan, Sergeiren alboan oso azkar pasatzen zen eguna. Egun hura perfektua zela uste nuen. Baita zera ere. Inuzentea ni. Beste agerpen, aluzinazio edo amets bat izan nuen. Eta hau ez zen bestea bezalakoa izan, ez. Hau askoz ere okerragoa izan zen niretzat.

Oraingo honetan Stalingradoko kale elurtuetatik nindoan fusila eskuan nuela, pelotoiarekin batera. Jendea adi zegoen, pauso edo tiro hotsik adituko zain. Bat batean, alemanen tanke bat agertu zen hogei gizonekin batera. Begi bistan eduki bezain azkar tiroka hasi ginen, atzean ospitale bat baitzegoen. Entzun zitezkeen haurren barre hotsak, kanpoan gertatzen ari zenetik at.

Borroka oso odoltsua izan zen. Tiroak zure buru gainean eta zu, beste erremediorik gabe, tiroei erantzuten adreilu gorriko horma baten atzean gordetzen zarelarik. Borrokak bere ibilbidea jarraitu zuen, eta azkenean tankeak hiru aldiz tiro egin zuen ospitalean. Umeen nahiz helduen garrasi hotsak entzuten genituen, laguntza eske erreguka gu alemanak akabatzen ari ginen bitartean. Orduan trantzetik atera eta konorterik gabe lurrera erori nintzen.



Esnatu nintzenean Sergeiren aurpegi kezkatuarekin topatu nintzen. Izugarrizko burukomina nuen eta, gainera, bi Sergei ikusten nituen.

-Zer moduz hago, alproja halakoa?-galdegin zidan bere lasaitasuna berreskuratuz.

-Gau guztia egon nauk hi zaintzen. Hire lehengusua nintzela esan behar izan diat .-azaldu zuen bere ahoan irribarrea hazten zihoan heinean.

-Hobeto egon ninteke.-xuxurlatu nuen. Altxa egin nintzen. Nire buruan tinbalak joka arituko balira bezala sentitzen nintzen.

-Beno, orain atseden hartu behar duzu. Geroago hitz egingo dugu.-esan eta alde egin zuen makulen laguntzaz. Nik, orduan, egunerokoa hartu nuen ea nire aluzinazioa aipatzen zen.

Stalingrado, 1942ko azaroaren 13a

Atzo ospitale bat erre zuten faxista zikin horiek. Tankeak tiro batzuk bota zituen, ospitalea erabat suntsitua utziz. Hori ez da ekintza militar bat. Hori izugarrizko astakeria da. Umez nahiz adinduez betetako ospitale bat, zeharo suntsitu. Koldar halakoak. Putaseme madarikatuak. Edozer emango nuke jende gaixo hori salbatu ahal izateko.

Baina, hainbeste heriotzaren artean, bizitza hazi da: Irina, nire bizitza guztiko laguna eta pelotoiko kidea ama bihurtu da gaur bertan. Harrigarria izan da nola eutsi dion bere haurdunaldiari hainbeste arriskuren artean. Jaioberria, neskatxa bat da eta Valentina jarri dio izena nire alabaren ohorez. Haurra oso polita da, egia esan. Nik uste bere amaren antza duela. Hemendik aurrera, Irinak babesleku batera joan beharko du haurra zaindu ahal izateko.

Gaur goizean, Valentinaren jaiotza baino pixka bat lehenago, gurea eta beste bi pelotoi elkartu dira udaletxea birkonkistatzeko. Alemán horiek ez dira hain baboak. Udaletxearen aurreko aldean izugarrizko plaza dago, babesik gabea, eta hori denez udaletxera sartzeko bide bakarra, beraien muturren aurretik igaro behar izan dugu. Zaila izan da, baina azkenean denak hil ditugu. Nik hamar akabatu ditut. Dagoeneko alemán mordoa hil dut baina espero dut askoz ere gehiago akabatzea.


Hura gehiegizkoa zen. Hiltzaile bat! Gauza bat da gerra garaian armadan sartu behar izana beste gauza bat da jendea hiltzen, naziak izan nahiz ez, plazerez jardutea. Hori ez. Zer gertatuko zen orduan, burua galdu eta jendea hiltzen hasten banintzen? Bat batean, ikaragarrizko beldurra sentitu nuen. Baina beldurra zeri? Nire buruari? Besteei min egiteari? Norbaiti esan beharra neukan. Nire barne sentimenduak adierazi behar nituen. "Sergei" pentsatu nuen. Baina, erotzat hartzen baninduen, zer? Pentsamendu zurrunbilo horrekin lo hartu nuen, nahiz eta ordu pare batean eguzkia aterako zen.

Esnatzerakoan egin nuen lehen gauza Sergeiren bila joatea zen. Bere ohean zegoen berrogeitaka urteko gizon hura panpina bati helduta eta hatz lodia ahoan zuela.

-Sergei, Segei! Esnatu, loti alaena!-xuxurlatu nion beso batekin sorbalda astintzen nion bitartean.

-Zer da?- galdetu zuen begiak irekiz. -Zerbait esan behar diat. Garrantzitsua duk -aitortu nion.

-Ederki, bota ba.-erantzun zidan ohean eseriz.

-Kontatu nizun ez nekiela ezer niri buruz, baina orain aluzinazio batzuen bidez eta nire egunerokoaren bidez nire iragana asmatzen ari naiz.-adierazi nion.

Zer eguneroko duk hori?-galdegin zidan interesez. Nik, nire ohe ondoan zegoen egunerokoa erakutsi nion hatzarekin.

-Jarraitu mesedez.-esan zidan. Nik dena kontatu nion: Nire emazte eta alaben heriotza, nire gerra ekintzak,.... Bukatu nuenean aitortu nion:

-Sergei, izugarrizko beldurra dut. Ez dakit zeri, baina beldurra dut. Beldurra noizbait burua galdu eta norbait hiltzeari, nire buruari. Gaur gauean ez dut ia lorik egin.-aitortu nuen. Sergeik orduan, esan zidan:

-Nikolai, Nikolai. Zuk sentitzen duzun beldurra ez da gerrari beldurra besterik. Diozu gerta daitekeela zuk burua galdu eta hiltzaile bihurtzea. Baina diario hori idatzi zuena eta zu ez zarete pertsona berdina. Eguneroko horretako pertsona gerrak eta sufrimenduak eraldatutako gizona zen, hiltzen zituen naziak zenbatzen bakarrik pentsatzen zuena.-azaldu zidan patxadaz.- Ezjakintasunak eta jakin-minak bultzatutako beldurra pairatu duen gizon zintzoa zara. Ni, hormari begira geratu nintzen pixka batean eta esan nion:

-Arrazoi duzu. Egunkari hori idatzi duena eta ni ez gara pertsona berdina.

-Beraz, utz ezazu eguneroko hori eta ez egin kasurik zure ametsei. Eraman ezazu bizitza normal bat. Zure onerako.-gomendatu zidan. Ni pentsatzen geratu nintzen.

-Ez -esan nion.-Lehenago esan duzun bezala, jan nahiak eta ezjakintasunak bultzatutako beldurra pairatu dut. Baina ezjakintasunak ez nau berriro ere ustekabean harrapatuko.



Gauean berriro ere Sergei agurtu eta diarioa irakurtzera joan nintzen, baina, zer gertatu zen? Beste amets bat izan nuela.

Hemen ordea, ez nuen jendea hiltzen, salbatu egiten nuen. Bonbardaketa bat zen, eta gu etxe batzuk husten ari ginen. Ikusten zen nola etxe batetik ateratzen ari ziren nire pelotoikoak besoetan jendea zekartela. Neroni ikusten ari nintzen bi haur sutan zegoen etxe batetik ateratzen. Jendea ateratzerakoan babesleku gertuenera eramaten genituen.

Esnatzerakoan zorabiatuta sentitzen nintzen, ohikoa zer bezala. Zerbait arraroa zegoen amets hartan. Ez dakit zergatik; normalean ametsak lehen pertsonatik ikusten nituen eta hura hirugarren pertsonan izan zen. Segituan egunerokoa hartu nuen eta irakurtzen jarraitu:

Stalingrado 1942ko azaroaren 19a

Lehengo egunean etxe sail bat hustu genuen. Hori izan da oraindaino hobekien sentiarazi nauena; jende gaixo hori, bere etxe azpian hil behar zuen jende hori salbu jarri dugu. Ze ongi sentitzen den bizitzak salbatzean.

Gure denbora libreetan Valentina eta Irina bisitatzera joaten gara Medikuntza Postu Zentralera Konstantin, Ivan eta ni. Irina oso pozik dago haurtxoarekin. Valentina jaiotzean deitu zuen bezala:"Nire begietako orgia". Neskatxa oso bizkorra da, nik besoetan hartzean sudwretik heldu eta barrez hasten da: Ivanek hartzean, berriz, kexatu egiten da besoak astinduz. Medikuntza Postu Zentral osoa esnatuko duela ematen du orduan.

Egia esan, lana bukatu eta txikitxoa eta bere ama bisitatzera joatean, egunean zehar pilatutako ezkortasun guztiak alde egiten du. Ama alabak, berdin berdinak biak, eguna pozten dute.


Pentsakor geratu nintzen: “Irina hemen dago” pentsatu nuen. Lagun zahar bat bisitatzeko gogoa neukan, nahiz eta ez oroitu beretaz. Bai, Irina bisitatuko nuen. Pasatzen ari zen mediku bati galdetu nion ea Irina non zegoen.

-Abizena? -galdetu zidan.

-Ivannovich -ihardetsi nuen automatikoki. Pentsakor geratu nintzen. Nolatan asmatu nuen bere abizena?

-Bigarren denda.-azaldu zidan. Ni korrika abiatu nintzen bigarren dendara. Han sartu eta bat-batean Irina ikusi nuen. Ile beltz luzea zuen, aurpegi zurbila eta begi berdeak zituen. Berak ere ni kusi ninduen, korrika etorri baitzen nigana. Biak besarkada luze batean urtu ginen, urteak bananduta daramatzaten bi lagun bezala.

-Nikolai, uste nuen hil egin zinela bonba hartan. Zer moduz zaude?- galdetu zidan erdi negarrez.

-Ba ez oso ondo.-Irinak begiak altxa zituen larrituta.-Amnesia dut, Irina. Ez naiz ezertaz oroitzen nire diarioan irakurri dudanaz at. -Orduan nik istorio osoa kontatu nion.

-Baina orduan, nola ezagutu nauzu?-Galdegin zidan jakin-minez.

-Ez dakit -esan nuen. Bere ohe txikiaren ondora begiratu nuen. Sehaska bat zegoen han. Handik begira, begi handi horiekin, haurtxo bat.-Valentina. Har dezaket?-galdegin nuen. Irinaren baiezkoa jaso eta haurtxoa hartu nuen. Besoetan hartu bezain pronto, barrez hasi eta sudurretik heldu ninduen. Orduan, diapositiba batzuk izango balira bezala, nire iraganeko sekuentziak pasatu ziren nire begien aurrean. Anna eta Valentinarekin arratsaldeak, txikitako gaiztakeriak,... Amnesia joan zitzaidan. ˇDena gogoratzen nuen! Orduan, Irinari begiratu eta besarkatu egin nuen, ikusten nuen lehen aldia izango balitz bezala. Nik uste dut berak igarri zuela nik memoria berreskuratu nuela, besarkada itzuli baitzidan. Egoera horren erdian, Valentina txikiak alaitasunez garrasi egin zuen.



Orain hemen nago ni, Sergei, Valentina eta Irinarekin batera Stalingradotik alde eginda, Greziara joateko trena hartzeko asmotan. Atenasera goaz, 2. mundu gerratik urrun. Ez dakit noizbait itzuliko garen, baina gauza bat ziurra da: Hirurok batera egongo gara.

Orain badakit egiatan nor naizen. Ez naiz egunerokoa idatzi duen pertsona, gerrak eraldatutakoa, baina ezta ere egunkaria lehen aldiz irakurri zuen ezjakin hura. Orain bi pertsona onen arteko nahasketa bat naiz, gerraren bi aldeak ezagutu eta bi alde horietatik zertxobait hartu duen bat. Ez naiz ez zuria ezta beltza ere: grisa naiz.

Amaiera