IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa: saritutako lanak »  Olerkia »  Elena Anabitarte

Elena Anabitarte


NIRE LAGUNA

Elena Anabitarte Legorburu
Olerkia. C kategoria
Nra Sra Aranzazu ikastetxea


Horrelakoa da,
Nire lagunik hoberena
Mundua baino handiagoa
Zein da?

Itsasoa eta maitasuna.
Mundua eta espazioa
Horrelakoa da,
Nire laguna.

Eguzkia eta euria,
Gezurra eta egia.
Horrelakoa da
Zein da?

Ipuinak eta komikiak,
Bertsoak eta olerkia,
Horrelakoa da
Nire lagunik hoberena.

Horrelakoxea da
Nire lagunik onena.
Inork ez daki zein den.
Bakarrik nik?

Nire laguna
Galdu egin da
Eta bilatzera noa.
Non dago, ba?

Nire lagunik hoberena.
Nire lagunik kuttunena.
Asko maite gara
Beti bezela, ezta?

Imajinazioa da
Nire lagunik onena.
Horrelakoa da
Nire lagunik hoberena.