|
ZURI
Bingen Elortza Larrea
Olerkia. E kategoria
Zurriola ikastola
|
|
Zuri begira jartzen naizenean,
zure begietan zeruaren urdina ikusten dudanean,
suaren goria zure ezpainetan,
haizearen arintasuna zure begiradan,
nire hipokresiaren atzean ezkutatzen naiz
eta nire egiak ezkutatzen saiatzen naiz,
nahiz eta badakidan nire taupadak,
nire bihotzeko taupada bakoitza,
ez dela nirea.
Begiak estaltzea ez zait nahikoa egiten,
beraz,
nire egiak ez dira ikusgarriak.
Baina printze txikiak esaten zuenez ipuin hartan,
ipuin motz hartan,
maisulan idatzi hartan,
begien aurrean
funtsezkoa ikusezin egiten zaigu
Eta zubiaren bestaldetik,
urrun ikusten zaitut,
laino-artean,
nire pentsamenduen musa
irudikatzen duzun bitartean.
Urrundik,
nahiz eta bihotzak gertu nahi izan.
Poliki,
gehiago urruntzen zara
laino-artean.
Noizbait esan zuen jakintsuren batek
maitasunak odola irakiten duela,
eta hausnartuz,
zutaz oroituz,
nire izpirituaren elementuek
baietz erantzuten dute,
izan ere,
bihotzak odola dario.
Zugan pentsatzen dut,
nire pentsamendu etereoak
begietan kondentsatzen diren bitartean,
eta nire masailetan
malenkoniazko ibaiak sortzen zaizkit,
eta laino-artean,
zu.
Zurikeriaren erraiei loturik,
ibaiaren beste aldetik,
atzera begiratzen dut
ergo,
berriz ikusten zaitut,
eta sentimenduz ukitzen dut,
bihotzean egin didazun zuloa,
hau delako zure presentziaren
azken aztarna.
Non da jada,
zeruaren urdina?
Non gorde da,
zure ezpainen garra?
Non,
haizearen indarra?
Non,
non da?
Ikusezin bihurtu zara,
pixkanaka,
laino artean.
Baina ez du axola,
printze txiki haren hitzez
eta printzearen arrosaz oroitzen bagara.
Funtsezkoa,
ikusezina baita.
Dena,
zuri begira jartzen naizenean.
Zuri.
|
|
| |
 |
 |
|