IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   













HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2008 - 19. edizioa »  Olerkia »  Ane Lusarreta

Ane Lusarreta


AZKENA

Ane Lusarreta Ezkurdia
Olerkia. F kategoria
Sto Tomas Lizeoa


Eguzki loreak erdibitu zirenekoa

Ilargiak eguzkiari begiratzen zion,
Inbidiaz, amorruz,
Begira-begira geratzen zen...
Ilargia,
Maitaleen aliatu xumea,
Hontzen salbazio eta arratoien salatari,
Esperantzen helmuga, ametsen estazio...
Inbidiaz, amorruz,
Begira-begira...

Ilargiak eguzki izan nahi zuen,
Indartsu bilakatu,
Umore onaren sortzaile izan.

Inbidiaz, amorruz, begira-begira geratu beharrean,
Izarrak irensten hasi zen.

Bat, eta beste bat,
Lainoen babesean hasieran.
Bat, eta beste bat,
Maitaleak testigu zituela gero.
Bat eta beste bat,
Hontzen salatari eta arratoien salbazio bihurtu zen arte.
Bat, eta beste bat,
Eguzkia bezain indartsu izateraino.

Baina, hura ez bezala, umore txarraren sortzaile bilakatu zen.
Ez zen maitaleen gustuko,
Ez esperantzen helmuga,
Ez ametsen estazio...

Ilargiak
Inbidiaz, amorruz,
Begiratu zion beste behin eguzkiari,
Eta egunez atera behar zuela erabaki zuen.

Ekialdetik irten eta mendebaldetik ezkutatu beharrean,
Alderantziz egin zuen ilargiak.
-Jada eguzkia bezain indartsu zen ilargi jeloskorrak-
Inor konturatuko ez zelakoan...

Oilarrak nahastuta zeuden,
Marinel gazteak galduta,
Hegazti migratzaileak noraezean...
Hiritar errobotizatuek, ordea,
Ez zioten jaramonik egin,
Ez ziren konturatu.

Huraxe izan zen marinel eta hegaztien zoramena,
Eta erdibitutako eguzki-loreen azkena.

II

Paperezko untzi bat naiz,
Estoldatik behera doana.
Izotzezko panpina bat,
Kristalezko mundu batean.
Egarri den arraina,
Itsaso zabalean.

Kristalezko estolda naiz,
Paperezko panpinen artean.
Izotzezko arraina,
Egarri den munduan.
Urtutako untzia,
Itsaso zabalean.

Kristalezko mundua hausten denean
Urtuko den izotzezko panpina naiz;
Egarri den itsasoak
Irentsiko duen arraina;
Paperezko estoldatik behera
Doan untzi bakarra.