|
|
Parte hartzaileak:
|
1997 eta 2004 bitartean jaiotako haurrak (biak barne).
|
|
Data:
|
Uztaila
|
|
Ordutegia:
|
Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era.
Astean behin, egun osoko irteera: 9:30etik 17:30era.
Haur Hezkuntzako haurrek ez dute egun osoko irteerarik izango
|
|
Taldeak:
|
8-12 haurrez osatutako taldeak egingo dira: ereduaren, jaiotze urtearen eta jasotze puntuaren arabera sailkaturik.
|
|
Kuota:
|
Arrunta: 133 €
Familia ugaria: 100 €
Familia ugariko kideek Eusko Jaurlaritzak emandako familia ugariaren txartela aurkeztuko dute. Kobraketa egunaren aurretik ez badu ziurtatu, kuota osoa ordainaraziko zaio.
Gizarte-laguntza jasotzen duten familietako haurrek ez dute kuotarik ordainduko. Egoera hau Donostiako Udaleko Gizarte Ongizate sailak Euskararen Udal Patronatuari eskura jarritako zerrenden bidez egiaztatuko da.
Prezio honetan garraioa eta materiala barne daude.
|
|
Izena emateko eta zerrendak ikusteko:
|
Euskararen Udal Patronatuaren bulegoan: Konstituzio plaza, 2 behea. Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Internet bidez: www.euskaraz.net edo www.donostia.org helbideetan.
|
|
Izen-ematea:
|
Maiatzaren 5etik 9ra
Maiatzaren 13an izena eman duten haurren zerrenda ikusgai egongo da. Zerrendan ager daitezkeen datu okerrak zuzentzeko aukera egongo da 943 483750 telefonora deituz, 16:00etatik 19:00etara.
|
Izena emateko bi modu:
"Aukera egin aurretik, arretaz irakurri izena emateko modu bakoitzaren azalpena. Kontuan izan haur bakoitzak modu bakar batean egin dezakeela eskaera."
a) Banakako izen-ematea: haur bakoitzak izen-emate orri bat beteko du, eta zozketan parte hartzeko zenbaki bat izango du.
b) Taldekako izen-ematea: Gehienez hiru lagun edo senide izan daitezke. Aukera hau erabiliz gero, elkarrekin izena emandako guztiak zenbaki bakar batekin sartuko dira zozketan. Beraz, bi aukera bakarrik daude: horietako denek lekua lortzea edo, bestela, denak kanpoan geratzea. Talde hau osatzen dutenak adin ezberdinekoak izan daitezke.
|
|
Zozketa:
|
950 plaza eskainiko dira. Izenemateak kopuru hori gaindituko balu, zozketa publiko bidez eskainiko dira plazak.
Zozketa maiatzaren 15ean egingo da aldez aurretik adieraziko den lekuan.
Emaitzak maiatzaren 15eko arratsaldean jarriko dira jendaurrean Euskararen Udal Patronatuko iragarki taulan eta www.euskaraz.net eta www.donostia.org helbideetan.
Maiatzaren 19an zozketan plaza lortu dutenekin egin den talde banaketa argitaratuko da.
Maiatzaren 19an eta 20an izenematea baliogabetzeko aukera egongo da, 16.00etatik 19:00tara.
Maiatzaren 21ean behin-betiko talde banaketa argitaratuko da.
Maiatzaren 23an kobratuko da izenemate kuota, bakoitzak adierazitako kontu korrontean.
Euskararen Udal Patronatuak, ekainean, gutun bat bidaliko die onartutako haur guztiei, Udalekuari buruzko informazioarekin (jasotze puntuak, ordutegiak, e.a.).
|