|
VII. Donostia Antzerki Saria
|
|
|
"Artea" lanak irabazi du VII. Donostia Antzerki Saria
|
|
Martxoaren 27an Victoria Eugenian egin den gala ikusgarrian ikusi ahal izan da Txalo konpainiaren obra saritua
|
Txalo Produkzioak konpainiaren "Artea" antzerki lanak irabazi du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten "VII. Donostia Antzerki Saria". Saria emateko ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egingo da, martxoaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia antzokian.
Talde irabazleak 9.000€ eta Ramon Ruiz Cabestanyren eskultura bat jasoko ditu. 6.000 € orain eskuratuko ditu eta gainerako 3.000 € jasotzeko, 2009. urtea baino lehen euskarazko antzerki lan bat estreinatu beharko du Donostian.
Sari emate ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egin ohi da. Ekitaldi berezia bezain ikusgarri horrek bi zati izango ditu: batetik Karlos Zabala eta Fernando Bernuesek zuzendutako ikuskizuna eskainiko da eta bestetik "Artea" -2006an Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena-, ikusi ahal izango da.
|
|
Donostia Antzerki Saria
|
|
Donostiako euskarazko antzerkiaren eskaintza garrantzitsua
|
Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak duten hitzarmena medio, helduentzako euskarazko antzerkiaren eskaintza normalizatzea lortu da, beti ere urteko ekoizpena kontuan hartuta. Bi erakundeok Donostia Antzerki Saria sortu zuten euskarazko antzerkigintza sustatzeko asmoz, eta horri esker, Donostian euskarazko antzerkiaren eskaintza helduentzat finkatuta dago erabat.
2006. urtean 7 antzerki lan eskaini ziren Donostian eta gaur egun euskarazko helduentzako antzerki programazioa egonkorra da eta antzezlanak ikusteko aukera dago urtean zehar.
Ondoan daude jasota, Donostiako VII. Antzerki Sarian parte hartu duten antzerki lanak, hau da, 2006urtean Donostian eskainitako zazpi euskarazko lanak, ondokoak izan dira:
|
Taldea
Ez dok hiru bikoteatroa
Kanpingags
Kandido Uranga
Paul Zubillaga
Txalo
Agerre Teatroa
Txalo
|
Lana
Larru Haizetara
Shakespeare osoa, gutxi gora behera
Henry Bengoa Inventarium
Ametsen zama
Erreleboa
Neska politak, artasoro alaiak
Artea
|
|
VII. Donostia Antzerki Sarian parte hartzeko baldintzak
|
2006an programatutako euskarazko ikuskizuna izatea
Talde/konpainia profesionalek egindakoa izatea
Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
Aretoetarako ikuskizuna izatea eta kultur gune edota antzokietan eskaintzea. (Salbuepen gisa eta pisuzko arrazoi batengatik ikuskizuna areto horietatik kanpo eskaini arren, sarian parte har dezake gainerako baldintza guztiak betez gero).
|
|
Donostia Antzerki Saria jaso duten lanak
|
2001: Tanttaka taldearen "Ozeanoko pianista"
2002: Vaiven taldearen "Lotsa Gabe"
2003: Ados taldearen "John Wayneren laguna"
2004: Tanttaka-Kukai taldeen "1937"
2005: Antzerkiola Imaginarioa taldearen "Yuri Sam"
2006: Chimeres - Pok taldeen "Kaukasiar Kreazko Borobila"
|
|
| |
 |
 |
|