Txalo konpainiak Yasmina Rezaren lanik ezagunena euskaraz aurkeztu du eta arrakasta handiz epaimahaiaren esanetan. Julia Marinek izan du testua euskaratzeko ardura eta izugarrizko lana egin duela adierazi dute epaimahaikideek "Ikusleak erraztasun eta naturaltasun osoz jarraitzen du antzerki lana, esaldiak naturalak dira oso, ironiak badu bere lekua eta umore zipriztinak ere nonahi agertzen dira". Gainera Txalok euskararen aldeko apustu garbia egin dela Artearekin, euskarazko bertsioa bakarrik prestatu baitu.
Antzerki lanari dagokionez, hiru aktoreen eta zuzendariaren lana eta nabarmendu nahi izan du epaimahaiak. "Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Ramon Agirreren lana goraipatzekoa da, bakoitzak bere rolari sendo eusten dion arren, euren arteko konplizitatea antzematen da eta baita talde trinkotasuna ere. Lanaren erritmo bizia ere kontuan hartu behar da eta horretan guztian Karlos Zabala zuzendariaren lan bikaina antzematen da ". Eszenografia ere oso aproposa dela aipatu dute
|