II ANTZERKI SARIA
II Donostia Antzerki Sariaren irabazlea Vaiven taldea izan da “Lotsa gabe” antzerki lanarekin.

Gazteentzako (eta guraso enroilatuentzako) sexu heziketari buruzko gida modura aurkezten den antzerki lan hau Ana Pimentaren ideia orijinala da. Testuak Felipe Lozak eta Garbi Losadak idatziak dira eta Nagore Aranburuk itzuliak. Garbi Losadak zuzenduta, Jon Calvo, Getari Etxegarai, Miren Ibarguren, Gorka Otxoa, Maider Yabar eta Dorleta Urretabizkaia gazteek osatzen dute aktore taldea.
Bigarren edizio honetan antzerki lan hauek izan zuten saria jasotzeko aukera (2001. urtean Donostian eskaini diren euskarazko ikuskizunak):
- “Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona”. TXALO.
- "Errudun jaioak". TANTTAKA.
- “Hor dago koxka”. TANTTAKA.
- “Lotsa gabe”. VAIVEN.
- “Komeriaka”. LA TENTACIÓN.
- “Bambulo”. TXALO.
|