ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


1937

IV. DONOSTIA ANTZERKI SARIAREN IRABAZLEA



1 9 3 7

gogoaren bidezidorretatik





Tanttaka Teatroa eta Kukai Taldearen “1937, gogoaren bide zidorretatik” antzezlana da IV. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea.

Euskal Herrian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere hainbat emanaldi eskaini ditu. Horien artean, ondoko hauek nabarmendu behar dira:

1-Tarregako Antzerki Ferian, 2003ko irailean egindako hiru emanaldi.

2-Amerikan, 2003ko azaroan, emandakoak: Montevideon (Uruguay), Villa Maria-n (Argentina) eta Txilen

3- Martxoaren 27an, Nazioarteko Antzerkiaren Egunean, Miarritzen.



Sinopsia



1937ko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haur erbesteratu egin ziren. Familia atzean utzi eta benetako tristura eta bakardadea pairatu zituzten. Haur horien artean, zazpiren bizipenak aukeratu dira antzezlan honetarako. Beren unerik mingotsenak ezagutuko ditugun arren, poz uneak ere izango dira. Nola lortu hori? Dantza izango da haur horien lokarria eta Juan Mari Beltranen Arditurri diskoko doinu poetikoak sendiaren berotasuna ekarriko die arimaren bide zidorretatik...oroimenaren bide zidorretatik.



Musika:
Koreografia:
Gidoia eta Zuzendaria:
Ekoizpena:
Juan Mari Beltrán
Jon Maya
Mireia Gabilondo
KUKAI Taldea eta TANTTAKA Teatroa




ETXETIK URRUN DANTZAN.

Eskenatokiaren zazpi umeen argazkiak ikusiko ditugu, bakoitzaren izena, adina eta jaioterria jakingo ditugu.1937-ko maiatzaren 8an elkar ezagutu ziren bost mutiko eta bi neskatilla hauek,. Bilboko kaian ¨”HABANA” itsasuntziko karelean elkartu ziren lehen aldiz ume hauen begirada izutuak. Ez dute sekula ahaztuko amaren negar-malkoak, etxean gelditzen zirenen aurpegiak, aitaren eskuak beraien esku txikiak bero eta beldur handiz estutzen. AZKEN AGURRA: Bihotzean betirako eramango duten irudiak eta bihotz-mina. Ate hauen atzean dagoen zikloraman ,Euskal Herritik alde egin behar izan zuten umez gainezka dagoen itsasuntzi bateko irudiarekin batera, zazpi dantzariak azalduko dira; offean olerki hau entzuten dugun bitartean:


“Maitatua sobera nintzelarik haurra
Ez nekien nik zer zen amaren beharra;
Bortu batean orain naiz bakar bakarra,
Amaz oroitu orduko heldu zaut nigarra.”

(Mikel Laboaren kanta)



Bidai luze bat egin zuten itsasuntzi hartan; jendez inguraturik baina bakar bakarrik. Txistulari batek, bere musikaren eskutik, sosegua ekarri zuen . Kantu haien bidez ez zuten ahaztu nondik zetozen nahiz eta ez jakin nora zihoazen. Rainer Kunze-ren olerki batek dioen bezala:

“PRESENTE
¿Que qué guardo bajo siete llaves?
No, no es una conspiración, ni siquiera
Pornografia.
Es el pasado,hija.
Conocerlo puede
Costar el porvenir.”



Zazpi ume hauek Ingalaterrako “internado” batera eraman zituzten. Hemendik aurrera beste familia bat izango zuten. Han Bibiana Goikoetxea ezagutzeko aukera izan zuten (Beraietaz arduratuko zen maistra bizkaitarra) eta emakume honi esker ez zuten euskara ahaztu eta Bibianaren eskutik ikasi zuten euskal dantzak, euskal musika eta irrifarrea ezpainetan erakusten. “Bat dantzan aritzen denean bihotza poztu egiten delako.”

Orain urteak pasa ta gero omenaldi txiki bat egin nahi izan diote emakume honi eskerrak emateko eta horretarako han, elkarrekin bizi izandako une ederrak ikusiko ditugu. Ikuskizun honekin adierazteko une txarretan oroitzapen xamurrak ere izaten direla eta hauei esker bizitzak zentzu bat izan zuela.
Ume hauei Gerrako umeak deitzen zaie.Ume hauen gurasoek erabaki gogorra hartu behar izan zuten: haurrengandik banandu ume koxkorrak urrutira bidali bizirik urtetzeko.Eta ume hauek nola bizi izan zuten haurtzaroa?... Umezurtzak dira? Euskaldunak dira? Umeak dira? Non daude gurasoak? Bizirik egongo ote dira? Noiz bueltatuko dira etxera?

Gau batean, Kandidak (bederatzi urteko neskak) hau amesten du eta negar-zotinka esnatzen da: Txikitan bere herrian,Gernikan, irakurtzen eta idazten ari zela esaldi hau errepikatu behar izan zuen ehun aldiz :”MI MAMA ME MIMA”. Orduan ez zuen esaldi hura ondo ulertu, agian gaztelera ere ez zuelako ondo ezagutzen, baina gaurko amets honetan zuzen-zuzen asmatu du mimoak zer diren.


“AMATXO LAZTANA
Seme bat bere amaren ondoan ainbat
ez da oroitzen zeiñekin daguan
argandik urrutira joaten dan orduan
konturatzen da amak zer balio duan.

Aita, ama, lagunak, herri maitatua
Ain nago zuengandik urrutiratua
Eri daukat bihotza, penaz nekatua
Eta falta zait hemen zeñek sendatua.

Ama onak, seme bat urrutura joana,
Ama gabe iñola ezin bizi dana;
Ama, zuk badakizu maite zaitudana,
arren barka zaidazu, amatxo laztana.

Hau da tristura eta hau pena barrena,
ai aldegin zaizkit indarrik gehienak.
Sinistu ez dakilla probatu ez duenak
Zenbat pixatzen duen egiazko penak.”

(Sakabi- Egañazpi)



Honelako kantuekin dantzatzen zuten ume hauek jai egunetan, honelako kantuekin ezagutu zuten maitasuna, honelako kantuekin baretu zuten beldurra eta negarguria.

Besterik gabe ume hauei buruz hitzegin nahi dugu eta honetarako aukeratu dugun hizkuntza euskal dantzak izan dira,olerki batzuren laguntzarekin eta nola ez, dena Juan Mari Beltranen musika ederrarekin.







JUAN MARI BELTRAN-ARDITURRI



Juan Mari Beltran musikaria gizon ezaguna da herri musikaren eta euskal musika tradizionalaren baitan. Ezagunak dira txalaparta, alboka, dultzaina, txistua eta abarrekin egin dituen lanak, eta orain gutxi abian jarri duen Herri Musikaren Txokoa ere bai. Horrez guztiaz gain, Juan Mari Beltranek duela hilabete gutxi Arditurri: gogoaren bideziorretatik diskoa argitaratu du, eta lan hori bera izan da Kukai eta Ttanttaka taldeak elkarlanean jarri arazi dituena.

Beltranek gidatzen duen Arditurri proiektua izan zen bi taldeok biltzeko lehenengo aitzakia. Disko horretan Juan Mari Beltranek euskal kultura eta geografiako eremu ezberdinetatik bidaia oso interesgarria proposatzen du. Gure lurraren sustraietara oso lotuta dauden doinuak biltzen ditu, baina aurrera begirako joera nabariarekin. Atzera begira bat egin ordez aurrerapauso bat egiten du sustrai horiei uko egin gabe. Eta, hain zuzen ere, horixe izan da Kukai eta Tttanttaka bildu dituena. Izaera honek bi taldeek ikuskizun honi eman nahi zioten ikuspuntuarekin bete-betean egiten du bat. Izan ere, dantzarako egokiak diren kantuak biltzen ditu, kantuok irudi ugari ekartzen ditu oroimenaren gogora, eta tradizioan oinarrituta berarekin etorkizunean aurrera egiteko baliabideak ditu.



Fitxa Artistikoa eta Teknikoa

1937

(Gogoaren Bidezidorretatik)



Koreografía
Gidoia eta Zuzendaria
Musika
Jon Maya
Mireia Gabilondo
Juan M.Beltran
Dantzariak Jon Maya
Eneko Gil
Urko Mitxelena
Alain Maya
Ibon Uharte
Nerea Vesga
Vanesa Castaño
Jantziak
Argiztapena
Irudi-montaia
Mireia Gabilondo
Txema Gonzalez
David Bernués
Banaketa J.P.PRODUCCIONES
Tel.: 94 681 67 43 / 609 45 75 75
e-mail: jproducciones@interbook.net
Ekoizpena KUKAI TALDEA eta TANTTAKA TEATROA