![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
Kutsidazu bidea Ixabel
|
|
Antzezlan hau Joxan Sagastizabalek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago. Liburu hau euskarazko libururik salduena da (31.argitalpena kalean da).
“Kutsidazu bidea Ixabel” umore handiko antzezlana da. Bertan , euskaltegi batean euskara ikasi ondoren, Tolosaldeko baserri batera euskara “errealaz” jabetzera doan mutil baten abenturak azaltzen dira. |
Mutil horrek bi oztopo handi aurkituko ditu: hango hizkera batetik eta baserriko ohiturak bestetik.
Antzezlana, martxa honetan jarraituz gero, euskarazko antzezlanik ikusiena izateko aukerak ditu. Euskal Herri osoan ibilia da , bai hiriburutan eta baita herri txikietan ere, izugarrizko arrakasta lortuz: emanaldi guztietan bete egin dute antzokia, plaza, eliza edota kiroldegia. |
Zenbait datu adierazgarri
Lan hau 2003ko martxoaren 15ean Billabonan estreinatu zen.
Dagoeneko 125 emanaldi egin dituzte
Urtebetean 75.000 ikusletik gora izan ditu.
Donostian ere arrakasta handia:
Antzoki Zaharrean: 6 emanalditan 3.138 ikusle
Euskal Jaietan, Trinitate plazan: 2300 ikusle.
|
Fitxa Teknikoa
| Aktoreak: |
Mikel Sarriegi
Ainere Tolosa Ixabel Agirresarobe Iñaki Agirrezabala Egoitz Lasa Anjel Alkain |
|
Obraren egokitzapena:
Musika: Zuzendaria: |
Nagore Aranburu
Aitor Furundarena Anartz Zuazua |