ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


IV Antzerki Saria



IV. Donostia Antzerki Saria

Irabazlea: 1937, gogoaren bidezidorretatik



Tanttaka Teatroa eta Kukai Taldearen 1937, gogoaren bide zidorretatik antzezlana da IV. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea. Jon Mayak eta Mireia Gabilondok zuzendutako lan hau 2003. urtean Donostian euskaraz eskaini den zazpi antzerki lanetako bat izan da.


2004ko otsailaren 26an epaimahaiak ondokoa erabaki zuen:



1.- Donostiako IV. Antzerki Saria Tanttaka Teatroa eta Kukai Taldearen “1937, gogoaren bidezidorretatik ” antzerki-lanari ematea.

2.- Antzerki-lanaren osotasuna eta kalitatea azpimarratzeaz gain, honako alderdiak nabarmendu dizkio epaimahaiak “1937, gogoaren bide zidorretatik” eri:
Antzerkia eta dantza tradizionala uztartzeko gaitasuna: dantzaren bidez egindako antzerkia da
Mireia Gabilondok landutako gidoia eta dramaturgia
Irudi filmatuen garrantzia




Euskarazko Antzerkia Asteburuan



Saria, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, emango da Antzoki Zaharrean, 20.00etan. Helena Soteloren koadro batez gain, 9.015 € jasoko ditu Tanttaka Teatroak eta Kukai Taldeak. Sari emate ekitaldiaren eta horretarako antolatutako gala bereziaren ondoren, antzerki lan saritua eskaintzea ezinezkoa zenez, sekulako arrakasta lortu duen Gorringo taldearen Kutsidazu bidea Ixabel taularatuko da.

Hurrengo egunean, martxoaren 28an, lan saritua (“1937, gogoaren bidezidorretatik”) ikusi ahal izango Donostiako Antzoki Zaharrean, 20.00etan.





Sarian parte hartzeko baldintzak honakoak dira:



Donostian 2003. urtean programatutako ikuskizuna izatea
Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
Talde/konpainia profesionalak taularatutako ikuskizuna izatea
Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea (ez haurrentzakoa)
Aretoetarako ikuskizuna izatea



Baldintza hauen arabera honako obrak izan dira IV. Donostia Antzerki Saria eskuratzeko aukera izan duten eta epaimahaiak aztertu dituen ikuskizunak:

Antzerki lana

1937, gogoaren bide zidorretatik
Terralurtarrak
Metxa
Victor Bech
Kontenedore baten istorioa
Ixa
Kutsidazu bidea Ixabel
Taldea

Tanttaka
Tentazioa
Tentazioa
Vaiven
Maskarada
Hika
Gorringo


Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik aurten, hau da, 2004 urtean, Donostian euskarazko ikuskizun bat estreinatzea. Sari hau Euskararen Udal Patronatua eta Donostia Kultura euskarazko antzerki profesionala sustatzeko bideratzen ari diren lankidetza-egitasmoaren barruan kokatzen da.



IV. Donostia Antzerki Sariaren balorazioa oso positiboa da



IV. Donostia Antzerki Sariak, aurreko edizioetako bidetik jarraituz, emaitza onak lortu ditu. Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak duten hitzarmena medio, helduentzako euskarazko antzerkiaren eskaintza normalizatzea lortu da, beti ere urteko ekoizpena kontuan hartuta.

2003. urtean 22 antzerki emanaldi eskaini dira Donostian eta ikuslearen kopurua ere oso garrantzitsua izan da: 5.467 lagun joan dira emanaldi horiek ikustera, 250 ikusle emanaldi bakoitzeko. Aurtengo kopuruak, aurreko lau edizioetakoekin alderatuta, askoz hobeak dira: aurreko urteetako batez bestekoa urteko, 3100 ikusle izan zen; Batez bestekoa emanaldi bakoitzeko, 250 ikusle.

Bilakaera oso ona izan arren, aurtengo emaitzak baloratzerakoan, “kutsidazu bidea Ixabel”ek izan duen izugarrizko arrakasta kontuan hartu behar da, beren sei emanalditan Antzoki Zaharra bete egin baitu. Obra honek hankaz gora jarri ditu aurreikuspen guztiak.

Balorazioa beraz, oso baikorra da eta Donostia Antzerki Sariak izugarri lagundu du helduentzako euskarazko antzerkia maiztasun handiz eta urte osoan zehar ikusi ahal izan dadin Donostian.