|
|
VI. Donostia Antzerki Saria
|
|
Kaukasiar Kreazko Borobila
|
|
antzerki lanarentzat
|
Kaukasiar Kreazko Borobila antzerki lanak irabazi du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten VI. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egingo da, martxoaren 27an, 20:00etan, Egia Kultur Etxean. Ekitaldi honek bi zati izango ditu: Batetik Patxo Telleria eta Mikel Martinezek prestatutako ekitaldi berezian sari-ematea egingo da, eta ondoren, Théâtre des Chimères eta Pok Produkzioak antzerki taldeek elkarlanean egindako "Kaukasiar Kreazko Borobila" lan saritua ikusteko aukera egongo da.
Irabazleek 9.000€ eta Koldobika Jauregiren "Basoa" izeneko artelana jasoko dituzte sari gisa. 6.000 € orain jasoko dituzte eta gainerako 3.000€ jasotzeko, datorren urtean antzerki lan bat estreinatu beharko dute Donostian.
Donostiako euskarazko antzerkiaren eskaintza garrantzitsua
Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak duten hitzarmena medio, helduentzako euskarazko antzerkiaren eskaintza normalizatzea lortu da, beti ere urteko ekoizpena kontuan hartuta. Bi erakundeok Donostia Antzerki Saria sortu zuten euskarazko antzerkigintza sustatzeko asmoz, eta horri esker, Donostian euskarazko antzerkiaren eskaintza helduentzat gero eta garrantzitsuagoa da. Programazioa egonkorra da eta antzezlanak ikusteko aukera dago urtean zehar.
2005. urtean 16 antzerki emanaldi eskaini ziren Donostian eta ikuslearen kopurua ere garrantzitsua izan zen: 3.723 lagun joan baitziren emanaldi horiek ikustera, 232 ikusle emanaldi bakoitzeko. Balorazioa beraz, positiboa da
Bestalde, hauek dira, Donostiako VI. Antzerki Sarian parte hartu duten antzerki lanak, hau da, 2005. urtean Donostian eskainitako zazpi euskarazko lanak, ondokoak izan dira:
|
Taldea
|
Lana
|
|
Korrika-Pok
|
Euskararen zazpi bekatu nagusiak
|
|
Kukai-Tanttaka
|
Otehitzari biraka
|
|
Vaiven
|
Nasdrovia Chejov
|
|
Antzerkiola Imaginarioa
|
Au Revoir, triunfadoreak
|
|
Hika
|
Zeta
|
|
Chimères eta Pok
|
Kaukasiar kreazko borobila
|
|
Euskal Kultur Erakundea
|
Batek Mila
|
VI. Donostia Antzerki Sarian parte hartzeko baldintzak
2005ean programatutako euskarazko ikuskizuna izatea
Talde/konpainia profesionalek egindakoa izatea
Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea
Aretoetarako ikuskizuna izatea eta kultur gune edota antzokietan eskaintzea. (Salbuepen gisa eta pisuzko arrazoi batengatik ikuskizuna areto horietatik kanpo eskaini arren, sarian parte har dezake gainerako baldintza guztiak betez gero).
|
|
Kaukasiar Kreazko Borobila: neurri eta maila handiko antzezlana
Donostia Antzerkia Saria ematerakoan epaimahaiak nabarmendu du gutxitan ikus daitekeela neurri eta maila horretako antzezlan bat euskaraz. Aktoreen intentsitatea eta erakustaldi fisikoa harrigarria da eta baita beraien koordinazioa eta lana ere.
Epaimahaikideen esanetan, lan honen beste berezitasunetako bat eszenografia da, ikusleak eremu eszenografikoan bertan kokatzen baitira, eta ikuskizunaren partaide dira hein handi batean. Horrez gain, musika eta kantak naturaltasun osoz uztartzen dira lanean zehar.
Salomonen parabola batean oinarritua dagoen Bertol Bretch-en lana Itxaro Bordak euskaratu du. Lan honek bertsio bakarra du eta Euskal Herritik kanpo ere euskaraz antzezten da. Lana azpitituluez lagunduta dago eta euskara ulertzen ez dutenek antzezlana jarraitu eta ulertzeko aukera dute.
Miarritzeko Chimères eta Donostiako Pok taldeen artean egindako antzerki lana izanik, iparraldeko zein hegoaldeko taldeen arteko elkarlan hori interesgarria da oso euskarazko antzerkigintza sustatzeko eta indartzeko.
Azken sei urteetako sarituak
2001: Tanttaka taldearen "Ozeanoko pianista"
2002: Vaiven taldearen "Lotsa Gabe"
2003: Ados taldearen "John Wayneren laguna"
2004: Tanttaka-Kukai taldeen 1937
2005: Antzerkiola Imaginarioa taldearen Yuri Sam
|
|
Kaukasiar kreazko borobila
|
| |
 |
 |
|