ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Kaukasiar kreazko borobila

Kaukasiar kreazko borobila
VI. Donostia Antzerki Saria


Bertolt Brecht-ek idatzitako Kaukasiar Kreazko Borobila Théâtre des Chimères eta POK Produkzioak taldeen arteko produkzioa da, Théâtre National Bordeaux Aquitaine-ren laguntzarekin. Lan honek bertsio bakarra du, euskaraz egin nahi izan da soilik, baina helburua ez da euskara dakitenentzat bakarrik sortutako ikuskizuna izatea, euskara ulertzen ez dutenen artean zabaltzea ere bada asmoa (horretarako frantsesezko eta gaztelaniazko azpitituluak uztartzen dira lanean zehar).

Hortaz, kultur erronka garrantzitsua sumatzen da. Euskal ekoizpen bat ez mugatzea Euskal Herriko eremuetan baina beste publiko, beste entzumen batzuen topatzea, helburu nagusi honi doazkion ahalbideak finkatuz.

Arrazoi berarengatik, ikuskizun honetan ariko diren antzezle guztiak ez dira euskaldunak izanen. Batzuk bai nola ez, mugaren bi aldeetatik etorriko dira, beste batzuk aldiz, Frantzia, Espainia, Afrika edota Ameriketako kulturetan hazitakoak izango dira. Ondorioz, jatorri desberdin eta anitzeko artistak biltzen ditu ikuskizunak: 15 aktore, kontalari-kantari bat, 4 musikari, abeslari bat...

Aniztasun horren biltzaile, euskara guzien eramaile mankomuna zein unibertsala bilakatuko da. Euskararekiko harremanean, antzezle bakoitzak ekarriko duen berezitasunak bizitasun indartsua bultzatuko du, ikusle bakoitzak hizkuntzarentzat daukan hautematea bera erreberrituko duena (baita ikusle euskaradunarentzat ere).



Sinopsia

Gerla denboran, kolkoseko ardi hazle batzuk ekialderatago ihes egin beharrean daude, haien lurrak behin behinekoz utziz. Gerlaren amaieran, itzultzen dira lur haietaz berriz jabetu nahian. Baina, auzo kolkoseko laborariek bazkaleku horien ureztatzea proposatzen diete.

Antzerkiaren hasieran, bilkura batek bi kolkosak lehian jartzen ditu, Estatuko ordezkari bat horien artean kausitzen dela. Azkenean, proiektu berria onartua da. Eta ospatzeko, herritarrek, Arkadi kantariaren laguntzarekin, legenda zahar batean oinarritutako antzerki bat muntatzen dute : “Kaukasiar Kreazko Borobila".



Gaurkotasun handiko gaia

Antzezlan honek jorratzen duen gaia gaurkotasun handikoa da : Nor da lur baten, herri baten jabe? Ontasunez eskuratzen duena ala ontzen eta edertzen duena ?

Gure herriak etorkinen umeetaz jendeztatzen ari diren une honetan, Europak zorte aman komun bat bilatzen duen mementoan, munduaren lau kantoietan lur baten jabe izateko borrokatzen den garaian, nortasuna nola eraikitzen da ?Zein herri ? Norena? Norentzat ? Eta ni, nor naiz ? Nor da nire ama ? Eta nortzuk dira nire haurrak ? Bai eta nire biziko haurrideak ?

Gogoeta horiek Euskal Herrian ere pil-pilean daude. Hain zuzen hemen, nortasunari buruzko kezka ez ote da etengabe plazaratua ?



Fitxa artistikoa


Itzulpena: Itxaro Borda
Zuzendaritza: Jean-Marie Broucaret
Musika zuzendaria eta konposizioa: Pascal Gaigne
Eszenografia: Annie Onchalo
Aktoreak: Carlos Acosta, Ramon Agirre, Mairu Bancon, Sophie Bancon, Olatz Beobide, Joxelu Berasategi, Jean-Philippe Daguerre, Hervé Estebeteguy, Lierni Fresnedo, Txomin Heguy, Frédéric Houessinon, Guy Labadens, Muriel Machefer, Catherine Mouriec, Charlotte Maingé, Jean-Yves Ostrowiecki, Patxi Perez.
Musikariak: Javi Area, Aitor Furundarena, Luis Maria Moreno, Ritxi Salaverria
Jantziak: Sophie Bancon eta Anne-Marie Pihouée
Argiztapena: Pierre Auzas
Zuzendaritzaren laguntzaile nagusia: Catherine Mouriec
Teknikoak: Pierre Auzas, Nicolas Duperoir, Iker Claverie
Abesbatzekin lana: Didier Lastere
Ahozkotasuna: Bettina Aragon
Euskal Dantzak: Lydia Berçaitz
Attrezo: Atelier Artefact
Kartelaren diseinua: Claude Billes
Argazkia: Guy Labadens