![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
Antzerkiaren Munduko Eguna 2005 |
|
martxoaren 27a
| Antzerkiaren Munduko Eguna 1961 urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ITI). Antzerkiaren Munduko Eguna martxoaren 27an ospatzen dute urtero ITI Zentroek eta Nazioarteko antzerki komunitateak. Egun berezi honen izenean, era askotako nazio mailako eta |
nazioarteko ekitaldiak antolatzen dira.
Garrantzitsuenetako bat Nazioarteko Mezu hau lau haizetara zabaltzea da. Tradizioz mundu mailako ezagutza eta kalitatea duen antzerki alorreko aditu batek idatzi izan du, betiere Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak gonbidaturik. |
|
Lagundu!
Antzerkia, lagun iezadazu Lotan nago, esna nazazu Ilunpean galdurik nago, gida nazazu, argi baterantz sikiera Nagia naiz, lotsaraz nazazu Nekaturik nago, akiturik, altxa nazazu Axolagabea naiz, astin nazazu Axolagabea naiz oraindik ere, jo nazazu aurpegian Beldur naiz, emadazu adorea Ezjakina naiz, hez nazazu Munstroa naiz, gizakotu nazazu Hantustea naiz, barrez leher nazazu. Zinikoa naiz, apur itzazu nire argudioak Baboa naiz, eralda nazazu Maltzurra naiz, zigor nazazu Menderatzailea eta krudela naiz, borroka zaitez nire aurka Pedantea naiz, trufa zaitez nitaz Arrunta naiz, egin nazazu berezi Mutua naiz, ken iezadazu mozala Bukatu zaizkit ametsak, har nazazu koldartzat edo ergeltzat Ahaztu egin dut, jaurti ezazu memoria nirera Zahar eta zipotz sentitzen naiz, ekar ezazu haurtzaroa nirera Astuna naiz, emadazu musika Tristea naiz, bila ezazu Alaitasuna Gorra naiz, egizu Mina ekaitzaren moduan entzun dadila Nahasturik, atera ezazu Jakituria niretik Ahula naiz, piztu ezazu Adiskidetasuna Itsua naiz, dei itzazu Argi guztiak Itsustasunaren esklaboa naiz, pasaraz ezazu Edertasun limurtzailea Gorrotoak barrena jan zidan, sor itzazu Maitasunaren indar guztiak. |
Nazioarteko Mezua: Ariane Mnouchkine (Frantzia)
Itzulpena: Ritxi Lizartza (Euskal Herria)