IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostia Antzerki Saria »  Zer da Donostia Antzerki Saria?

Zer da Donostia Antzerki Saria?
Donostia Antzerki Saria martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren ekitaldien barruan ematen zaio aurreko urtean Donostiako agertokietan eskaini den euskarazko antzerki lan onenari. Saria, bereziki egindako artelana eta 9.000 euro dira.

Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz, Donostia Antzerki Saria sortu zuen Donostiako Udalak 2001ean. Horrekin batera, euskarazko antzerkia ikustera publikoa erakarri eta zaletasuna sortzeko helburuarekin, Euskararen Udal Patronatuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzezlan kopurua nabarmen areagotzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emankizun eskaintzen dira gutxienez Donostiako antzokietan.

Sariaren ezaugarriak

Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko egunean antolatuko den ekitaldian emango zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari.
Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da sari emate ekitaldia egingo den aretoan, Donostiako Antzoki Zaharrean
Saria 9.000 eurotakoa da

Sarian parte hartzeko baldintzak
Donostian aurreko urtean programatutako ikuskizuna izatea
Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
Talde/konpainia profesionalak taularatutako ikuskizuna izatea
Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea (ez haurrentzako)
Aretoetarako ikuskizuna izatea

Saria onartzeko baldintza
Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hurrengo urtean Donostian euskarazko ikuskizun bat estreinatzea

Ordaintzeko modua
Saria ematen den egunean taldeari 6.000 euro ordainduko zaio
Egun horretan eskainiko den talde irabazlearen ikuskizunaren katxeta ere ordainduko zaio
Sariaren beste 3.000 euroak, hurrengo urtean, euskarazko ikuskizun berria estreinatzen duenean ordainduko zaizkio

Epaimahaiaren osaketa
Eskenako ordezkaria
Euskal Aktoreen Batasuneko ordezkaria
Antzerki kritikoa
AISGEko ordezkaria
SGAEko ordezkaria
Euskararen Udal Patronatuko ordezkaria
Donostia Kulturako ordezkaria

Lanak epaitzeko irizpideak batzorde honek erabakiko ditu.