ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


2008ko saritua: Emakumeak izarapean

Emakumeak Izarapean Sinopsia
EMAKUMEAK IZARAPEAN sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da; emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai.

Agertoki gainean bost emakumezko, bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzte. Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena: aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua…

Gure iritzian, gizonok bezala emakumeok, burua galtzen dugu maitasunaren alorrean; nork bere burua eta aldamenekoa maitatzeko ahalmenean, berdin dio bikotekidea, laguna edo ama izan. Baina, sexua praktikatzerakoan, hain zuzen ere, maitaleak konfiantza behar du, kezkarik eza, bere buruari “joaten uztea", atseginaren labirinto zentzugabe eta plazer emailean aurrera egiteko.

Baina, aitor dezagun zintzo, hitz egiten al dugu gure sexu bizitzaz? Esaten al dugu nola pasatzen dugun ongi? Zer gustatzen zaigun eta zer ez? Norekin mintzatzen gara sexuaz? Bikotekidearekin? (...) Lagunekin? (...) Norbaitekin? (?)

Zer da sexuaz mintzatzea? Hilean zenbat aldiz egiten dugun zenbatzea? Edo, hiruhilekoan?

Gure sexu harremanak asegarriak al dira? Zeri esaten diogu sexu harreman asegarria? Geure odola, gogoa, bihotza eta sexu organoak eskura baldin baditugu, zergatik ez diegu zapatei distira ateratzen? Argiak piztu behar genituzke, elkarrizketak aberastu, pelbisa libratu eta gaur oraindik ere –irratian, esate baterako- entzuten diren hainbat galdera gainditu: “Existitzen al da, benetan, orgasmoa?” (Isabel, Murtzia. 25 urte), “Antzemango ote dit ginekologoak masturbatzen naizela?” (Carolina, Madril. 26 urte), “G puntua ukitzen dudanean, pixa egiteko gogoa etortzen zait eta gelditu beharra daukat, zer gertatzen da?” (Manuela, A Coruña. 29 urte). “Esan egin behar al nioke orgasmo itxurak egiten ditudala? Zergatik neska batzuek ez dute esaten? Ez dakit zer egin.” (Arantxa, Lugo. 18 urte). “Zer dira direlako bola txinatar horiek?” (Maria, Bartzelona. 20 urte)

“Maitasunak, fantasiazkoa edo errealitatetik urrunekoa badirudi ere, sexu senean ditu sustraiak". (Arthur Schopenhauer)

Fitxa Artistikoa
Egileak: Lurdes Bañuelos eta Mireia Gabilondo
Euskarazko itzulpena: Ritxi Lizartza
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Eszenografia: Fernando Bernués/Edi Naudo
Ikusentzunezko muntaia: David Bernués
Banaketa: Teresa Calo, Sara Cózar, Aitziber Garmendia, Beatriz Martínez de Antoñana, Pilar Rodríguez, Asier Hernández
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Teknikoak: Tarima logística de espectáculos
Eszenografiaren egilea: Edi Naudo/Eskenitek
Zuzendari laguntzailea: Belen Cruz
Ekoizpen laguna: Lucia Ocariz
Koordinazio teknikoa: Edi Naudo
Argazkiak: Conny Beyreuther
Diseinu grafikoa: Cristina Fernández
Administrazioa: Maite Gorrotxategi, Miren Oiarzabal
Ekoizpen exekutiboa: Koro Etxeberria
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
Banaketa: Julio Perugorria

Telefonoa: 946816743 /609457575
e-posta: jpproducciones@jpproducciones.com
www.jpproducciones.com