|
|
(The Texas Chain Saw Massacre, 1974). Tobe Hopper. EE.BB. 83 min.
|
|
Amerikaren bihotzean dagoen lurraldea ez da berbera izatera bueltatu generoaren klasiko honetako azken minutuetan Leatherface pertsonaia, zerra mekanikoa eskuan zuela, Sallyren atzetik ikusi genuenetik. Filma, ondoren egin den beldurrezko zinemaren benetako inspiratzailea izan da. Psikopata familia batek bere etxe ingurura hurbiltzen diren ezezagun guztiak erail eta zatitan txikitzen ditu; azkenean, zati horiek (edo batzuk behintzat) etxeko egongela apaintzeko objektu bihurtzen dira. Herrialde batzuetan debekatua izan zen filmak bere garaian eragin handia izan zuen; gainera, errealak izan ziren hainbat hiltzaileri egiten die erreferentzia, Ed Geini adibidez, eta lorategietako apaingarria azken hamarkadetako beldurrezko zinemaren ikonoetako bat bihurtu zuen.
|
Urriaren 27an, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2007
|
|
|