|
|
(Messiah of Evil / Dead People, 1973). Willard Huyck. EE.BB. 90 min.
|
|
Bertako kondaira baten arabera, ilargia gorritzen denean deabru-itxurako izakia ozeanotik irtengo da eta mundua gaiztaraziko du. Antza denez, “gaizkiaren mesias” delakoaren garaia iritsi da. Arletty gaztea bere aitaren bila Ozeano Barearen ondoan dagoen Kaliforniako herri batera iristen denean, zerbait arraroa gertatzen ari dela konturatzen da, giroak ez duela ezer onik iragartzen. Aurkitzen duen jende guztiak era bitxian jokatzen du. Gainera, bere aita ez dago etxean. Laster gaizkia herri osora zabalduko da, bizirik dauden hildakoek kaosa sorraraziko dute kaleetan eta, beste behin, munduaren azkena gertu egongo da. Willard Huyck eta Gloria Katzen lehen laburmetraia da; biek American Graffiti, Indiana Jones and the Temple of Doom eta deskribatu ezin den Howard the Duck (Huyckek ere zuzendu zuena) filmen gidoiak idatzi zituzten.
|
Urriaren 29an, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2007
|
|
| |
 |
 |
|