IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Eden aintzira

Eden aintzira
Eden Lake, 2008. James Watkins. Erresuma Batua. 91 min.
Saila: Film luzeen lehiaketa
Zein giro txarra sortzen duten britainiar zinemako gazte suminduek jazarpen eta eraispenera jolasten dutenean! Nola aldatu diren gauzak ¿Quién puede matar a un niño? lanetik! orain galdera alderantziz egiten da: Zenbat heldu hil ditzakeela uste duzu haur-talde batek? Birekin nahikoa izan dezakete. inguratu egiten dituzte, lakuaren ondoan pasa behar duten egunaren heldu zoriontsuen segurtasuna kentzen diete eta beraiekin jolasten dute beldur-nahaspila bihurtzen diren arte... Diotenez, galoi asko dituen hasiberri batek zuzendu duen, eta bertan parte hartu duten aktore-multzo bikainaren artean, Hunger filmeko Fassbender buru duen Eden Lake filmak, El señor de las moscas modernoa dirudi. Konparazioa ez da txarra. Baina Los chicos del maíz ere aipa dezakegu. Edo El rey de la montaña. Funtsean, nor fida daiteke besteak gogaitarazteko gogoa duen koadrilaz?

Azaroaren 4an, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2008