IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Ikaratu dezagun Jessica hil arteraino

Ikaratu dezagun Jessica hil arteraino
(Let’s Scare Jessica to Death, 1971). John D. Hancock. EE.BB. 89 min.
Jessicak nerbio-krisialdi baten ondoren, ospitale psikiatriko batean egon behar izan du. Honen ondorioz, bere senarra eta bikotearen lagun minarekin batera, New York hiria utzi eta Connecticuteko herri txiki batera joan da bizitzera. Lasaitasun pixka baten bila dabiltza normaltasunera bueltatu asmoz. Baina ez dute horretarako leku aproposena aurkitu. Heriotza eta bere ondorioei buruzko filma, heriotzak bizitzarekin eta alde honetan daudenekin duen erlazioaz, Antonio José Navarroren hitzetan, Vietnamgo gerraren eta telebistan agertzen ziren lehen hilotz amerikarren garaian, “estatubatuarren tabu nagusia bihurtu zen” gaia. Bere garaiko beldurrezko filma, agian burutik egindako baten ametsa, akaso banpiroen edo hildako bizidunen ipuina.

Urriaren 30ean, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2007