|
|
(Perfect Creature, 2006). Glen Standring. Zeelanda Berria-Britainia Handia. 105 min.
|
|
Antipodetako zinemagileak ausartzen ez badira, ziur egon ez direla ausartuko ez von Trier ez Carpenter ez Blade lanaren sortzaileak. Glenn Standring-ek esandakoaren arabera (The Irrefutable Truth About Demons filmaren zuzendaria), milaka urte daramatzate banpiroek gure artean bizitzen (bagenekien hori), baina gure esklaboak bailiran egin dute! Gu baino altuagoak eta lirainagoak dira, eta hilezkorrak dira gainera (gu ez bezala, jakina!), baina bakean bizi nahi zutela eta, gu babestea erabaki zuten aspaldi! Hala ere, filmeko pertsonaietako batek arau horiek urratzeko erabakia hartzen du eta gure lepoan hozka egin eta gure odola edan eta gu kutsatzea erabakitzen du. Banpiroaren anaia zintzoa eta polizia bat elkartu egingo dira gu guztiok salbatzeko. Zeelanda Berriko film honek estetika iluna, zuzendaritza leuna eta produkzio apaina ditu.
|
Urriaren 31n, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2007
|
|
| |
 |
 |
|