|
Joe Bum-jin zuzendariak Sitges-en adierazi zuenez, Disney-en eta Japanimation-en egiten diren filmen aurka egin nahi zuen. Eta, diotenez, horretarako modurik eraginkorrena etorkizun distopikoa erakustea da: ongi etorri Shit City-ra. Bertan, gizateriak eskura duen energia-iturri bakarra bere gorozkiak dira, baina gorozkiak Estatuak zorroztasun handiz kontrolatzen ditu eta gorotz (barkatu hitza) bakoitzagatik barratxo likatsu bat banatzen du. Barratxo horiek mendetasuna sortzen dute eta, azkenean, “Pixoihalaren taldeko” kideek, barratxoekiko duten mendetasun handia dela eta kaka egin ezin dutenek, barratxoak lortzeko beste kideak hiltzen dituzte eta, era berean, mendetasun horrek heriotzara eramaten ditu. Film animatua da, estilo baldarra du, uko egiten dio gorputz-atalen artean gorde beharreko orekari eta motor, komun eta odol ugari ikus daitezke bertan. Horrelako da Aachi & Ssipak filma, zeinek arrakasta handia lortu zuen Australiako Durban jaialdian.
|