|
Raquel Alzate eta José Ángel Lopetegiren erakusketa
|
|
|
Urriaren 27tik azaroaren 24ra, Ernest Lluch kultur etxean
Euskadi Fantastikoa III
|
|
Donostiako Komikiaren aurreko Jardunaldietan egin den moduan, hirugarren edizio honetan bi marrazkilari ospetsu eta izen oneko aukeratu dira jardunaldien ardatz gisa, hain zuzen ere: Raquel Alzate eta José Ángel Lopetegi. Bi egileek Euskadiko, Espainiako eta Europako hainbat herrialdetako aldizkarietan egin dituzte argitalpenak, nahiz eta euren lanik gehienak gure herrialdean argitaratu diren. Ohikoa den moduan, estilo desberdineko bi egile aukeratu ditugu oraingoan ere. Errealista eta akademikoa da Alzate eta karikatura zalea eta dinamikoa, berriz, Lopetegi. Haatik, biak dira marrazkilari eta istorio-kontalari bikainak.
|
|
|