IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XV. astea »  Atomik Circus

Atomik Circus




Atomik Circus




Igandea 31
19:45
Principe arotoan
(Inauguraziorako pelikula)


Atomik Circus (2004). Thierry y Didier Poiraud. Frantzia. 90 minutu

Skotlett, hor nonbait bakartuta dagoen herri txiki bat, ez da, itxuraz denez, hain lasaia. Behi Tartaren azkeneko festan, James Bataille akrobatak Boscoren taberna, Sam Paradiso hondatu zuen nahigabe. Boscok berehala aprobetxatu zuen aukera James bere alaba Conciarengandik urruntzeko, eta hari 133 urteko kartzela zigorra! ezartzea lortzeko. Hala, berriro lasaituta, Boscok berriro eraiki ahal izan du taberna eta aurrerantzean jaialdi txiki bat antolatzen jardungo du. Concia, bere aldetik, James ahazten saiatzen ari da eta musikari, bere zaletasun handiari ekin dio buru-belarri. Jaialdia irabaztea espero du eta, zergatik ez ba, benetako kontratu bat Allan Chiasserekin sinatzea, herrira iritsi berri den enpresaburu arraro horrekin. Baina Skotletteko biztanleak festa hasteko prest daudenean mehatxu baten susmoa sortzen da... Forma arraroak dituzten izaki estralurtarrak herri gainera datoz. Biztanle batzuk eraso dituzte dagoeneko eta benetako sarraskia eragingo dutelako arriskua dago... James Bataillek, kartzelatik ihesita, Skotlett eta, batez ere, Concia iragarritako hondamendi horretatik salbatzeko bertara iristea lortzen ez badu behintzat.