|
Beldurrezko literaturako klasikoen interpretazio berrien barruan, Hammer etxeak ezin zion Gaston Lerouxen nobelaren bertsioa egiteari utzi. Herbert Lomek antzezten du Operako mamuaren pertsonaia (kasu honetan Londreskoa), Rupert Julian eta Arthur Lubinen bertsioetan Lon Chaneyk eta Claude Rainsek hezurmamitutakoa. Fisherrek jatorrizko istorioari egindako ekarpen nagusia hauxe da, musikari askoz ere garrantzi handiagoa eman izana. Pelikularen
|
protagonista itxuragabetuak hauxe besterik ez du nahi, musikaren munduan ospetsu bihurtzea; lapurtu dioten obra berreskuratu nahi du, baina batik bat bere protagonistaren interpretazioa perfektua izatea. Ez du, ez, gaztearenganako maitasun suak bultzatu, ezta mehatxuak ere. Musikak, bere obrarekiko maitasunak baizik. Opera, bere kreatura, bere bizitzan benetan garrantzitsua den gauza bakarra ahalik eta ondoen interpretatzeko bahitu du abeslaria.
|