IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XV. astea »  Zonbien izurria

Zonbien izurria




Zonbien izurria




Asteartea 2
19:45
Principe aretoan


(The Plague of the Zombies, 1966). John Gilling. Britainia Handia. 87 minutu

Ingalaterrako landazabaleko herri batean hilketa arraroak gertatzen ari dira azken hilabeteetan. Cornwall herrian nagusi da apatia eta gaixotasun sentsazioa. Azken itxaropena zientzialari batek hartu du bere gain, ezin baitu beste modu batera izan. Sir James Forbes da bera, eta bere ikasle izandako batek deituta herrira iristen da gertatzen ari dena jakin nahian. Haitin denbora gehiegi eman duen lur-jabe batekin topo egingo du bertan, hilobi hutsak, meategi batean lan egiten duten hildakoak (denuntzia sozialeko made in Hammer zinema?), arriskuan dagoen alaba ilehoria, hilkutxa txikiak panpina bat barruan dutela, danborrak eta mozorroak, odol gorria eta betiko su garbitzailea tartean direla. John Gilling da zuzendaria, ekoizpen etxe britainiarraren beste pelikula batzuen ardura hartu izan duena, adibidez The Reptile edo The Mummy’s Shroud-ena.