ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


Eutsi dio deabruak





Eutsi dio deabruak




Ostirala 5
19:45
Principe


(The Devil Rides Out, 1968). Terence Fisher. Britainia Handia. 91 minutu

Terence Fisher satanismoaren inguruko gaia lantzen du pelikula honetan, garai hartan arrakasta handia izan zuen okultismoan aditua den Dennis Wheatleyren nobelan oinarrituta. Gidoia Hammer etxeak Richard Matheson idazle iparramerikar handiari eskatutakoa da, beste askoren artean Soy leyenda edo El increíble hombre menguante obrak idatzi zituenari. Aristokratiko papera eginez, Christopher Leek aurre egiten die Gaizkiaren indarrei, Deabruaren jarraitzaile taldeari. Talde burua Charles Grayk maisutasunez antzeztutako Mocata kezkagarri eta arriskutsua da: begietan iluntasunaren ahalmena igartzen zaio, Maltzurraren begirada, alegia. Aztoratzailea, sinbologiaz, oilarrez eta ahuntzez, kleraz egindako zirkuluez eta eskari zaharrez (Leeren ahotan gure arimak salbatzeko direla ematen dutelarik), orgiez eta sakrifizioez betea, Ongiak Gaizkiaren kontra ekindako borroka da Hammer etxearen ohi ez bezalako pelikuletako bat den honen ardatza.