|
Zorte txarra ematearen plantak egiten dituen katu beltza, hortik probetxu ateratzeko, ekialdeko uso zaharra (Seulgo Joko Olinpikoetan jaurti zuten), hegan egiteko gauza ez dena, Karibeko labezomorroa, marakak joz arrakasta izan nahi duena, eta laborategiko arratoi errusiarra, horren ondoriozko arrastoak geratu zaizkiona. Horiek dira istorio honetako protagonisten talde heterogeneoa, gizarteko txiroak,
|
hiriko kaleetan zehar ahal duten bezala bizirik irauten saiatzen direnak, erdeinatuak eta beldur zaienak, eta baztertuak, beste herrialderen batetik etorritakoak izanez gero batik bat. Glup ondoren, Gipuzkoako Irusoin eta Dibulitoon etxeak berriro aritu dira lankidetzan familia guztiari eskainitako pelikula honetan, 3Dko pertsonaiak eta maketa errealak nahasten dituen eta thriller erritmoan mugitzen den honetan.
|