IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XVI. astea »  Ordinary Man

Ordinary Man









Ordinary Man

(2005). Vincent Lannoo. Belgika-Frantzia. 95 minutu


George gizon ona, senar ona, ereduzko aita eta saltzaile errespetatua da. Baina gau batean zerbait gertatuko da. Kontrola galduko du eta gizon bat hilko du errepide bakartu batean. Eta hildakoaren neska-laguna hantxe dago. Zer egin? Maletategian sartzea eta berarekin eramatea erabakiko du. Noiz arte? Berarekin zer egin erabakitzen duen arte. Strass-ekin Dogma 95eko arauetan estreinatu ondoren Vincent Lannook zuzendutako pelikula belgikar harrigarria dugu hau. Aztoratzailea, oso kezkagarria, bitxia, nahasgarria, Ordinary Man gizon arrunt baten adimenean barrena sartzen da, bere bizitza osoan gizartean ezarritako arauak bete izan dituen gizona izanik, une jakin batean dena nola aldatzen den ikusten duen gizona. Txarrerako beharbada. Onerako beharbada.