IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Beldurrezko XVI. astea »  Evil Aliens

Evil Aliens









Evil Aliens

(2005). Jake West. Britainia Handia. 90 minutu


Jake West berriro izango dugu Astean, duela zazpi urte bere lehenengo pelikula, banpiroen istorio ilun, odoltsu eta modernoa, Razor Blade Smile (1998), hemen aurkeztu ondoren. Eta berriro ere fantasiazko pelikula batekin datorkigu, nahiz eta oraingo honetan Drakula konde hilezkorraren oinordekoen ordez Lurra konkistatu nahian Ingalaterrako landazabalean agertuko diren estralurtar zoro batzuk aukeratu dituen. Halakorik gerta ez dadin, ohi kanpoko gertakarietan espezializatuta dagoen telebistako talde batek estralurtarrei aurre egingo die, haiek bezain zoroak badira ere. Film dibertigarria, bere onetik aterea eta oso odoltsua, gore-a eta umore beltza nahasten dituena.